Logoa

GAURKOAK

Abuztu iluntze baterako familia plan ederra

  Kultura  Bergara GAURKOAK

Bidaibizitzen ikuskizunarekin gozatu egin dute Bergararrek. Tina txotxongiloaren eta bere lagun berezien konpainian, malabareak, akrobaziak, antzerkia eta jolasa batzen zituen espektakuluarekin liluratuta geratu ziren ikusleak.

Oraindik aukera dago Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeko

  Gizartea  Debagoiena GAURKOAK

Goienaren Udako Argazki Lehiaketa martxan da aurten ere, eta berritasunak daude tarteko. Hala, esate baterako, Goiena Saria sortu da, Goiena Aldizkaria edo Puntua agertzen den argazkirik originalena saritzeko asmotan.

"Nondik nora ibili zara oporretan?"

  Gizartea  Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Uda sasoian, eta abuztuan bereziki, hainbat debagoiendarrek jai egunak herritik kanpo oporralditxoak egiteko aprobetxatzen dute. Gertuan geratzen dira batzuk, eta jomuga exotikoagoak aukeratzen dituzte beste batzuk. Badira, hala ere, nahita edo halabeharrez, herrian geratzen direnak ere.

Ferrerias kaleko horma bat eraitsi behar izan dute segurtasunagatik

  Gizartea  Arrasate GAURKOAK

Pareta egoera kaskarrean eta erortzeko arriskuan zegoela ikusita, Arrasateko Udaltzaingoak kalea itxi behar izan zuen atzo gauean, 22:00ak inguruan. Gaur goizean, berriz, udal langileek hormaren goiko partea, erortzeko arriskuan zegoena, eraitsi egin dute.

Mireia Ibabek eta Eneko Arbeok txapela jantzi dute Euskadiko Trikitilari Gazteen Txapelketan

  Kultura  Bergara GAURKOAK

37. edizioa Zeanurin jokatu zuten joan den astean, eta parte hartu zuten sei bikoteen artean pandero jotzaile bergararrak eta soinu jotzaile azpeitiarrak erakutsi zuten mailarik onena. 

Aurreko denboraldiko dinamika onari jarraipena emateko gogoz dago UDA

  Kirola  Aretxabaleta GAURKOAK

Ibarreko kirol talde batzuk dagoeneko martxan jarriak dira aurredenboraldiari begira. Goiztiarrenetakoa UDAko gizonezkoen ohorezko erregionaleko taldea izan da. Joan den astean entrenamenduekin hasita, eguaztenean bertan izango dute lehen partidua Oñatiko Azkoagainen, Aloña Mendiren aurka, 19:30ean.

 

Euste horma luzatzeko lanak Aretxabaletako bidegorriaren ondoan

  Gizartea  Aretxabaleta GAURKOAK

Aretxabaletatik Eskoriatzako noranzkoan, bidegorria itxita egongo da datozen egunetan, Gipuzkoako Foru Aldundia segurtasuna bermatzeko lanak egiten ari baita bertan.

Kataluniako atentatuei gaitzespena

  Gizartea  Debagoiena GAURKOAK

Bartzelonako Rambletan eta Tarragonako Cambrils herrian gertatutako atentatuak gaitzesteko ekintzak egin dituzte Debagoienean ere. Bergaran, esaterako, eguerdian elkarretaratzea eta bost minutuko isilunea egin dute. Udalbatzako kideek zein hainbat herritarrek hartu dute parte. Zenbait debagoiendar erasoen lekuko izan dira.

Andramaixak 2017: lagunarteko giroa paellaren bueltan

  Gizartea  Aretxabaleta GAURKOAK

Urtero legez arrakastatsua izan da paella jana Andramaixetako azken egunean. Jateko barik geratu denik ere egon da, eta inprobisazioa erabili behar izan dute batzuek.

Andramaixak 2017: bazkalosteko jolasak

  Gizartea  Aretxabaleta GAURKOAK

Kuadrillen arteko jolasetan dena eman zuten Andramaixetako azken egunean. Hamazazpi taldek hartu zuten parte, eta tartean pikeren bat edo beste egon bazen ere, giro bikainean joan zen arratsaldea.

Mikel Crespo gogoan izan dute bazkalosteko kantaldian

  Gizartea  Aretxabaleta GAURKOAK

Asteburuan Piriniotan zendu den Mikel Crespo aretxabaletar gaztea gogoan izan dute Andramaixetako azken egunean ere. Herri bazkariaren ostean bertan bildutakoek kantaldia egin dute mendizalearen omenez.

Andramaixak 2017: umeen eguna, arratsaldea

  Gizartea  Aretxabaleta GAURKOAK

Hainbat puzgarriz eta tailerrez osatutako gazte parkean gustura ibili ziren arratsaldean Aretxabaletako gaztetxoenak. Aurten, estrainakoz, izozkiak banatu zituzten Xabi Antxia eta Laiba Mudassar alkate eta alkate-orde txikiek.

Ohi baino ur gutxiago dauka Urkuluk

  Gizartea  Aretxabaleta  Debagoiena GAURKOAK

Urkuluko urtegia alerta egoeran dago ur maila baxuagatik. Urte sasoi honetarako ohikoa baino ur gutxiago du Aretxabaletako pantanoak. Dena den, momentuz ez dago larrialdi egoeran.

Rantxeren erritmoan, ezin gusturago

  Kultura  Bergara GAURKOAK

Herriko patroia den San Roque egunean rantxeren doinuek eta argentinar dantzek alaitu zuten giroa Bergarako Irala kalean. 

Andramaixak 2017: jolas ugari umeen egunean

  Gizartea  Aretxabaleta GAURKOAK

Andra Mari bigarren eguna ospatu zuten atzo Aretxabaletan, eta herriko gaztetxoak izan ziren protagonista. Xabi Antxia eta Laida Mudassar alkate eta alkate-orde txikiek pregoia irakurri eta txupina botaz hasi zuten eguna. Ondoren, bonba japoniarrak bota eta buruhandiak izan ziren haurren eskutik herriko plazan. Arratsaldean, jolaserako puzgarri eta tailerrak izateaz gain, estrainakoz, izozkiak banatu zituzte.