Logoa

GAURKOAK

Eguneko albisteak (2010-12-21)

 Debagoiena GAURKOAK None

Eginez ikasten / 8,5 milioi euro / TAO, leku gehiagotan / Mugitzeari utziko dio / Presoen aldeko ekintzak / Orueta Diezen ordez

Presoei babesa emateko ekitaldiak Debagoienean

 Debagoiena GAURKOAK None

Gabonetan ere presoen egoera salatzeko eta eurei elkartasuna adierazteko asmoarekin, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Debagoienean presoen aldeko kolektibo ezberdinek. Bergaran esaterako, Olentzerori eskatuko diote presoen etxeratzea, eta Oñatin eta Arrasaten abenduaren 31n urteko azken egubakoitzeko elkarretaratzeak deitu dituzte.

Mugituko da plataforma bertan behera

 Bergara GAURKOAK None

Jose Luis Elkororen askatasuna lortzea helburu zuen Mugituko da plataforma desegin dute.

Enpresagintzaren ikaste metodo berria

 Debagoiena  Oñati GAURKOAK None

.

Eguneko albisteak (2010-12-20)

 Debagoiena GAURKOAK None

Giza kateak legalizazioaren alde / Elkartasun azoka Oñatin / 160 jostailu baino gehiago trukatu dituzte Arrasaten / Txalo zaparrada Dokeren 'Iragana iragan' antzezlanarentzazt

Jostailu truke oparoa, Okendoko ludotekan

  Hezkuntza  Arrasate GAURKOAK None

Ateak zabaltzerako guraso asko zain zeuden Okendoko ludotekaren kanpoko aldean, Txatxilipurdiren Jostailu Truke Azokako produktuak hartzeko. Mahaiaren gainean 160 jostailu eta jolas baino gehiago guraso eta neska-mutikoen eskura. 10:00etatik 14:00ak arteko ordutegia dute aurten.

Zubillagako zubia inauguratu dute

 Oñati GAURKOAK None

Udaleko, Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak egon dira inaugurazioa. Zubian bertan zinta moztu dute, eta lanaren garrantzia azpimarratu dute. "Egun zoriontsua da gaurko. Denbora asko itxaron ondoren, beharrezko zubia daukagu", esan zuen Lourdes Idoiaga alkateak.

Elkartasun azoka Oñatin

 Oñati GAURKOAK None

Elkartasuna etxetik adierazi daitekeela erakutsi gura izan du Elkar Hezi ikastetxeak eta Euskal Herriko 14 GKE gonbidatu ditu elkartasun azokara.

Txalo zaparra itzela jaso zuen 'Iragana iragan', Dokeren azken antzezlanak

  Kultura  Arrasate GAURKOAK None

Doke antzerki taldeak zapatu iluntzean estreinatu zuen Iragana iragan antzezlana Arrasateko Amaia antzokian eta bertaratutakoen barre algarak ateratzea lortu zuten. Aktoreek lan bikaina egin zuten eta antzezle profesionalei inbidiarik ez edukitzeko moduko emanaldia egin zuten.

Danbakako finalaren aurreko azken kontzertua

  Kultura  Debagoiena GAURKOAK None

Gaueko 22:30ean hasiko da Danbakako finalaurreko azken kontzertua eta talde hauek igoko dira Espaloiko taula gainera: Dark Code (Bergara), Kubers (Arrasate) eta Asfiksia (Oñati).

Ziklo-kros lasterketan 120 txirrindulari inguru espero dituzte

  Kirola  Oñati GAURKOAK None

Oñatin ziklo-kros lasterketa egingo dute bihar. Herriko bost ordezkari arituko dira zirkuituan nor baino nor, eta guztira 120 txirrindulari inguru espero dituzte. 44 urte pasa dira dagoeneko Oñatin nagusien azken ziklo-kros lasterketa antolatu zela, eta biharko prest dute guztia Aloña Mendiko ziklismo saileko lagunek.

Naturaren argazkilariak 2010 erakusketa

  Kultura  Arrasate GAURKOAK None

Erakusketa ikusteko aukera izango da Kulturateko klaustroan abenduaren 17tik urtarrilaren 16ra, martitzenetik domekara arte. Kutxak babestutako ekitaldia da.

Gipuzkoaren jatorriari buruzko DVDa eskuragarri dago

 Debagoiena GAURKOAK None

Gipuzkoaren jatorriari buruzko hainbat mito eta uste egon arren, benetako datu historiko gutxi daude. Eta horixe da hain zuzen ere, Gipuzkoaren Jatorria izeneko DVDaren helburua: gure lurraldearen historia erakustea. Nabarraldek egin eta argitaratu du DVDa, eta eskuragarri dago dagoeneko.

Gernikako Akordioaren berri eman dute sinatzaileek kalean

GAURKOAK None

Ezker Abertzaleak, Aralarrek, Eusko Alkartasunak eta Alternatibak izenpetu zuten, besteak beste, Gernikako Akordioa, ETAri eta Espainiako Gobernuari eskari zehatzak egiten dizkiona. Akordioaren sinatzaileek esku-orriak banatu dituzte herrian, edukia azaldu eta herritarren babesa lortu nahian.