Logoa

GAURKOAK

Emakumezkoen futbol txapelketa Aretxabaletan

  Kirola  Aretxabaleta GAURKOAK None

Aretxabaletan ari dira jokatzen torneoa.

Arrain fresko-freskoa iritsi da atzera ere Elgetara

  Ekonomia  Elgeta GAURKOAK None

Badira bost urte Elgetan zegoen arrandegi bakarra itxi zela, eta ordutik atzera ere zabaltzeko saiakera bat edo beste izan bada ere, orain arte ez dute aurrera egin saiakerok. Bada, elgetarrek orain arrandegia dute atzera ere herrian bertan.

2011ko Neguko Gidan ia 100 produktu gomendatzen dituzte

  Kultura  Debagoiena GAURKOAK None

2011ko Neguko Gida kaleratu dute Debagoieneko Udal Liburutegiek seigarren urtez, horretarako, Mankomunitatearen diru laguntza izan dute aurten ere. Debagoieneko liburuzainek liburu eta ikus-entzunezkoen aukeraketa bat egin ostean, ia 100 produktu gomendatzen dituzte gida horretan.

Pilotalekua goraino bete zen Ganbara Txiki eta Gaztekoen ikuskizunarekin gozatzeko

  Kultura  Oñati GAURKOAK None

Oñatiko Ganbara Txiki eta Gazte abesbatzek urtero bezala, aurten ere Gabon jaietarako ikuskizun berezia prestatu dute. Oraingoan, proiektu berezi eta berritzailea aurkeztu dute; musika, dantza, txalaparta, pintura eta poesia uztartzen dituena. Guztira, 100 lagun inguruk hartu dute parte; atzoko estreinaldian Zubikoa Kiroldegiko pilotalekua bete egin zen.

Zer eskatzen diozu 2011 urteari?

 Debagoiena GAURKOAK None

Herritarrei galdetu diegu ea zer eskatzen dieten urte berriari.

Eguneko albisteak (2010-12-29)

 Debagoiena GAURKOAK None

Urbanoa ere txartel bakarrarekin / Bi erretaula, monumentu / 3,5 milioi euro / Elikagai bilketa, atzeratuta / Zigorrak, urtarriletik / Lehiaketa berezia / Agurra kantuz / Cornella nagusi

San Pedroko bi erretaula, monumentu

  Kultura  Bergara GAURKOAK None

 

Beste hiru erretaularekin batera, Bergarako San Pedro parrokiako biri monumentu kategoriako kultur ondasun izendapena eman die Eusko Jaurlaritzak. Parrokiako erretaula nagusia da bat eta San Migelen poliptikoa bestea.

Sahararen aldeko elikagai bilketa atzeratu egin dute

 Debagoiena GAURKOAK None

Debagoieneko Bubisher, Nubi eta Iesbaa elkarteek bat egin dute Euskadiko Frente Polisarioak hartutako erabakiarekin. Hori horrela, urteko Gabonetan egindako bilketa, udaberrira arte atzeratuko dute. Saharan bizi duten egoera salatzera bideratuko dituzte euren indarrak datozen asteetan. Material bilketa noiz egingo duten aurrerago jakinaraziko dute.

Txartel bakarraren sisteman sartu da Arrasateko urbanoa

 Arrasate GAURKOAK None

Arrasateko hiri barruko autobusa Lurraldebusen txartel bakarraren sisteman txertatuta dago dagoeneko. Goizean sinatu dute hitzarmena Arrasateko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aurrerantzean, beraz, txartel bakarra ibili ahal izango dute urbanoaren erabiltzaileek ere.

Palindromo lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik

 Arrasate GAURKOAK None

Lanak otsailaren 11a baino lehen entregatu behar dira aed@aedelkartea.com helbidean. Palindromoak dira ezkerretik eskuiner zein eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen diren hitz edo esaldiak.

Elgeta Oñatiko hiltegiko merkataritza sozietateko kide izango da

 Elgeta GAURKOAK None

Aho batez hartu zuen atzo erabakia udalbatzak. Elgetak 5.000 euroko kapital ekarpena egin beharko du datorren urtean eta hortik aurrera, eta zerbitzua bere gastuak asumitzeko gauza izan arte, 2.000 euro urtean.

Bixente Etxeandia txapelketaren azken finalerdietako azken lau lekuak gaur erabakiko dira

  Kirola  Aretxabaleta GAURKOAK None

Debagoieneko futbol eskoletako umeak Bixente Etxeandia txapelketa jokatzen ari dira Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. Mondra, Aloña Mendi, Bergara eta UDAko 8, 9 eta 10 urteko umeak ari dira txapelketa jokatzen. Txapelketaren lehenengo fasea domekan hasi zen eta gaur bukatuko dute, eta finala, berriz, urtarrilaren 3an izango da.

Txikilandia aurkeztu du Txatxilipurdik

  Hezkuntza  Arrasate GAURKOAK None

.

Sexologia tailerra Bergaran

 Bergara GAURKOAK None

.