Logoa

GAURKOAK

Debagoienean leku askotako turistak daude oraindik

  Gizartea  Bergara  Debagoiena GAURKOAK

Debagoienan turista asko izan ohi ditugu abuztuko oporraldian, eta aurten ere hainbat izan dira geurean. Lamaino Etxeberri Bergarako landetxean esaterako, leku askotariko jendea izan dute, eta oraindik ere badaude hainbat turista bertako parajeak, eta Euskal Herria bisitatzera etorri direnak.

"Gardentasun falta" ikusten du Arrasateko alkateak Fagor CNAren jokabidean

  Ekonomia  Arrasate GAURKOAK

Edesa Industrialen aferaren harira, Arrasateko Udal gobernuko ordezkariek atzo langileen ordezkariekin izan zuen bilera, eta gaur goizean, berriz, zuzendaritzarekin. Maria Ubarretxena alkateak uste du Fagor CNAko zuzendaritza "langileekin jolasean" aritu izan dela, eta "gardentasun falta" salatu du.

Puntako emanaldiak, 'Kultura kalera Bergaran' ekimenaren edizio berrian

  Kultura  Bergara GAURKOAK

Musikak beteko ditu Bergarako kaleak irailean zehar. Izan ere, Kultura Kalera Bergaran ekimenaren baitan, kontzertu mordoa antolatu ditu Bergarako udalak. Herriko taldeek protagonismo berezia izango dute, baina kanpotik datozen proposamenek ere izango dute tokia. Hala, puntako musikaz gozatzeko aukera izango da herrian. Lehenengo kontzertua irailaren 3an izango da. 10:30ean, Bergarako Txistulariek kalejira egingo dute Osintxun.

Zaragozan jokatuko du 'Gontxa'-k

  Kirola  Arrasate GAURKOAK

Zaragoza izango da Mikel Gonzalez de Martin jokalari arrasatearraren hurrengo taldea. Hiru denboralditarako aurre-akordio batera heldu da atzelari arrasatearra Zaragozako taldearekin, beharrezko mediku azterketak egin bitartean. 

"Alternatibak" aztertuko ditu Edesa Industrialek

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza GAURKOAK

Enpresako zuzendaritzak eguerdiko batzarrean erakutsitako jarrerak eta planteamendu berriak ezustean harrapatu ditu Fagor CNAko langileen ordezkariak: plan industrialaren baitan "alternatibak" aztertu eta aurkeztuko dizkiete datorren asteko martitzenean, orain artekoak atzera botata. Itxaropenerako bidea eman die. 

Arrasate Hiria eta Bergara Hiria futbol torneoak, zapatuan

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Oñati GAURKOAK

Debagoieneko futbol taldeak aurre-denboraldian murgilduta daude, eta egunotan hainbat lagunarteko jokatzen dabiltza. Asteburuan, berriz, bi torneo izango ditugu gurean, biak zapatu arratsaldean, Arrasate Hiria Torneoa batetik, eta Bergara Hiria torneoa bestetik.

Aretxabaletako Tomatearen astea irailaren 25etik 30era

  Gizartea  Aretxabaleta  Arrasate  Eskoriatza  Leintz Gatzaga GAURKOAK

Aretxabaletako Tomatearen astearen bigarren edizioa antolatu da irailaren azkenengo asterako. Ekintzen artean, Ortuen lehiaketa egingo da; aldez aurretik izena eman beharko da eta Leintz bailarako (Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga) ortu guztiek parte hartu ahalko dute.

Oporretan animaliek badute non geratu

  Gizartea  Bergara  Debagoiena GAURKOAK

Bergarako Elurra txakurtegian animalia ugari zaintzen dituzte udan eta bereziki abuztuan. Txakurrez gain, katuak edota txoriak ere zaintzen dituzte besteak beste, jabeak oporretan kanpoan dauden bitartean. 

Gaztañagaren erakusketa irailaren 3ra arte ikusgai dago

  Kultura  Bergara GAURKOAK

Pedro Gaztañaga margolari ordiziarraren ‘Senses. Adam & Eve’ erakusketa ikusgai dago Bergarako Barrenkaleko Aroztegi aretoan joan den astetik. 

Indusketak egingo dituzte Kanpantorpean

  Gizartea  Arrasate GAURKOAK

Arrasateko San Juan Parrokiako Kanpantorpean indusketak egingo dituzte irailean hasita. Laurogeita hamargarren hamarkadan bertan egindako eraberritze lanetan arropa elizkoiekin jantzitako giza gorpuzkiak zituen sarkofago bat azaldu omen zen. 

Auto batek su hartu du Oñatin

  Gizartea  Oñati GAURKOAK

Oñatiko San Lorentzo auzoan, su hartu du aparkatuta zegoen auto batek. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, autoak ordu erdi inguru zeraman aparkatuta, jabeak bizilagun baten abisua jaso duenean. Etxetik jaitsi eta su-itzalgailu batekin sua itzaltzen saiatu da, baina ez du lortu. Ostean udaltzainak gerturatu dira, errepidea moztu eta jarraian, suhiltzaileak iritsi dira sua itzultzera.

Garabi-kamioi bat errepidetik irten da Kanpanzarren

  Gizartea  Arrasate GAURKOAK

Kanpanzar mendatean beherantz zihoan garabi-kamioi bat errepidetik irten da bazter-babesa eraitsiz, eta maldan behera egin du. Kanpanzar mendateko lehenengo errebueltan gertatu da ezbeharra, Arrasate noranzkoan. Ertzaintzak jakinarazi duenez ez da zauriturik egon eta momentu honetan errepidearen noranzko bat itxita dago; txandaka ari dira bidea ematen.

Bera Berak irabazi du Kilometroen aldeko eskubaloi partidua: 30-24

  Kirola  Oñati GAURKOAK

Ohorezko mailan diharduen Aula Valladolid taldea hartu du mendean Montse Pucheren taldeak, Oñatiko Zubikoan jokatutako partiduan. Harmailetan eskubaloi zale asko batu da.

Parte hartze handia eta giro bikaina sanbartolomeetan

  Gizartea  Bergara  Elgeta GAURKOAK

Angiozarko Zabaleta auzoko patroiaren eguna arrakastatsua izan da beste behin ere. Eguerdiko mezarekin eta luntxarekin hasi zuten jaia, eta ondoren bolo txapelketa, bertsolariak, afaria eta erromeria izan ziren, ordu txikietara arte luzatu zen festa giroan.

Sardina janarekin bete dute sabela antzuolarrek

  Gizartea  Antzuola GAURKOAK

Ohi bezala, San Bartolome eguna ospatu dute gaur Antzuolan. Azken urteotan egin izan duten moduan, Anelkar elkarteak sardina jana antolatu du, eta herritar ugari gerturatu da sardina erreak dastatzearekin batera elkarteari laguntza ematera.