Logoa

GAURKOAK

Atzegirekin esperientziak partekatzen

  Gizartea  Debagoiena GAURKOAK

Adimen urritasuna duten pertsonen Gipuzkoako elkarteak, Atzegik, Foru Aldundiarekin batera, Atzegi Xperience izeneko sentsibilizazio sistema aurkeztu du.

Aho batez onartu dituzte ordenantza fiskalak Oñatin

  Gizartea  Oñati GAURKOAK

Zerga eta tasa gehienek KPIak markatzen duen %1,5eko igoera izango dutela onartu zuten atzo egindako ezohiko osoko bilkuran. Aipatutako irizpide orokor horretatik aparte, badaude berritasun batzuk, baina ez dira asko.

Erabateko gaitzespena, Lantarongo erailketa dela-eta

  Gizartea  Oñati GAURKOAK

Nazkatuak gaude, bost egunetan bi emakume erailak, emakumeak zutik! lelopean egin zuten elkarretaratzea Oñatiko Sare Feministak deituta. Lantaronen eraildako emakume gasteiztarraren gertaerak eragin du Euskal Herrian bost egunetan bi hildako egotea genero indarkeriagatik.

Kataluniaren alde kantuan

  Kultura  Bergara GAURKOAK

Kantura atera dira, musikariak lagun, hainbat herritar Bergaran. Lluis Llach-en L'estaca eta honen euskarazko moldaketa, Agure zaharra, Gorka Knörr kantariak egin zuena, abestu zuten.

Erdi Aroko nekropolia eta Brontze Aroko zeramika aurkitu dituzte Arrasaten

  Kultura  Arrasate GAURKOAK

Iraileko azken astean Arrasateko San Joan Bataiatzailearen parrokiako kanpandorreko dorrean, hamahiru metro koadroren barruan, egindako indusketek eman dute emaitzarik, baita ezustekorik ere.

Zabor biltzaileen lan gatazka akordio bidez konpontzea nahi du Mankomunitateak

  Ekonomia  Debagoiena GAURKOAK

Plegu berriak atera ostean, eskualdeko zabor bilketa esleitzeko lehiaketa publikoa egin du Mankomunitateak, eta enpresa bakarra aurkeztu da; Enveiser. Honek kontratua sinatu eta gutxira, zortzi kaleratze eta sei jardun-murrizketa iragarri ditu, eta langileek greba egingo dutela iragarri dute, hilaren 16tik 25era.

Drogen kontsumoen prebentziorako ekimen berriak Arrasaten

  Osasuna  Arrasate GAURKOAK

Aisialdi esparruan ematen diren drogen kontsumoen prebentziorako ekimenen berri eman dute gaur Ai Laket! elkartekoek: aholkularitzarako eta analisirako Testing ekimena, gazteen lokaletan uztailean burutu zen Lonjalaket eta alkoholaren arriskuen berri emateko Botiltzarra. Testing-a eta Botiltzarra Maritxu Kajoi egunean martxan izango dira.

Kataluniako erreferenduma 'Hemen Debagoiena' saioan

  Politika  Debagoiena GAURKOAK

Tarte berezia eskainiko diogu gaur, astelehena, Kataluniari, Hemen Debagoiena saioan, 18:00etan, 20:00etan eta 22:00etan. Gurekin izango dira: Iraitz Lazkano, Elgetako alkatea, EHBildutik; Aitor Urrutia, EAJko legebiltzarkidea; eta Jordi Farrerons, Bergaran bizi den kataluniarra. Txomin Madina aurkezleak gidatuko du solasaldia.

Arrano elkartea izan da aurtengo Nobenaixoko omendua

  Gizartea  Arrasate GAURKOAK

Arrasateko herrigintzan lan egin dutenak omentzeko ohiturarekin jarraituz, enbutu preziatua jaso dute Mari Asun Pagoagak eta Kepa Ormaetxeak. Arrano elkarteak askotariko ekimenei estalpea emateko balio izan duela nabarmendu du Pagoagak, eta proiektu berriak filosofia horri eutsiko diola gaineratu du Ormaetxeak.

Azken erailketa matxista salatzeko agerraldiak

  Gizartea  Arrasate GAURKOAK

Emakumeen Mundu Martxak, ozen salatu nahi izan du Sestaon berriki eraila izan den emakumearen kasua. Horretarako elkarretaratzeak antolatu dituzte gaur arratsaldean, Debagoieneko hainbat herritan. Iruditan Arrasaten "Eraso matxistarik ez, erantzunik gabe" lelopean egindako agerraldia.

Kataluniari begira, ekimen ugari

  Gizartea  Debagoiena GAURKOAK

Kataluniari begira ekimen ugari egin dituzte asteon Debagoieneko hainbat herritan. Biharko Bilboko manifestaziorako deia ere luzatu dute Gure Esku Dago plataformak, eta bailarako hainbat Udalek.

250 lagun elkartu dira 'Aukera Debagoiena' taldearen aurkezpenean

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Gaur aurkeztu dute Debagoieneko BNI taldea. Hainbat sektoretako 29 enpresa txikik eta ertainek osatu dute Aukera Debagoiena izeneko taldea eta kontaktuak elkartrukatuta arlo komertziala indartzea da asmoa. Gaurko bileran 250 lagun izan dira.

Diputazioaren eta elkarteen arteko harremanak arintzeko lanean

  Gizartea  Debagoiena GAURKOAK

Gipuzkoako Diputazioak desburokratizazioan sakontzeko partaidetza prozesu bat abiatu du. Hau da, Gipuzkoako elkarteekin duen harremana arintzea gura dute eta horretarako eskualdez eskualde bilerak deitu dituzte elkarteekin. Atzo egin zuten, Arrasateko Kulturaten, Debagoieneko lehen saioa.

Aretxabaletarrak sanmigelak hasteko gertu

  Gizartea  Aretxabaleta GAURKOAK

Kantu afaria, artisauen eta baserritarren azoka, Beinke-Loramendi dantza erakustaldia, Aretxabaleta Abesbatzaren kontzertua eta beste ekitaldi mordoa izango dira sanmigeletan. Horietan guztietan errespetuzko jarrera eskatu du Udalak eta Jaietan ere beldur barik jarrera dioten zapiak jarri dituzte herritarren eskura.

Beldur Barik gunea, jaietan eraso sexisten inguruko informazioa helarazteko

  Gizartea  Oñati GAURKOAK

Abiatu dituzte Oñatin San Migel eta Errosarixo jaiak, eta, horren bueltan, azken urteetan egin izan duten bezala, eraso sexistak ekiditeko eta gai horren gainean informazioa eskaintzeko Beldur Barik gunea jarri dute. Aurten, gainera, hiru egunez egongo dira bertan nahi duen guztiari informazioa helarazten.