Logoa

GAURKOAK

Emakume nekazarien eskubideak aldarrikatu dituzte Antzuolan

  Politika  Antzuola GAURKOAK

Barikuan bete egin zen Antzuolako Olaran aretoa Baserria afizio-ofizio izeneko solasaldia entzuteko. Herriko lau emakume nekazariren bizipenak ezagutu eta Emakume Nekazarien Estatutua garatzearen garrantzia azpimarratu zuten.

Astelehenean ezarriko da Merkatari aplikazioa

  Teknologia  Arrasate GAURKOAK

Astelehenean bertan jarriko da martxan erreminta Arrasateko hainbat dendatan; horren gaineko xehetasunak ematen jardun dute azken egunotan aplikazioaren kudeatzaileek herrian.

Candyren eraikinean lanean hasiko da Gureak taldea

  Ekonomia  Bergara GAURKOAK

Gaur egungo bergarako lantegia mantendu egingo dute, baina ekoizpenaren zati bat eskuratu duten plantara pasatuko dute. 2018ko apirilerako industria jarduera martxan izatea aurreikusten dute; kableak prozesatzeko lanean, zehazki.

Tasa eta zerga gehienak %1,9 igoko dituzte 2018an

  Gizartea  Aretxabaleta GAURKOAK

Ezohiko osoko bilkura egin zuen atzo, eguena, Aretxabaletako udalbatzak 2018ko ordenantza fiskalak onartzeko. Tasa eta zerga gehienak KPI igoko dituzte eta beste batzuk dagoenetan geratuko dira. Hondakinen bilketa zerbitzua, ostera, %5 igoko dute eta kiroldegiko tasa %2,5.

Maria Ubarretxena: "Heroina kontsumitzaileak identifikatuta ditugu, ez da arazo orokor bat"

  Gizartea  Arrasate GAURKOAK

Halaxe adierazi du Arrasateko alkateak herrian sortu den ezinegonaren aurrean. Azken boladan, xiringak eta heroina kontsumo arrastoak azaldu dira hainbat tokitan eta kezka eragin dute bizilagunen artean. Iñaki Arriaga udaltzainburuarekin eta Amaia Frontaura udaltzainburu-ordearekin batera egin du agerraldia hedabideen aurrean. Udalarentzat lehentasunezko gaia dela eta, lehen momentutik, euren eskuetan dagoen guztia egiten ari direla azaldu du.

Hasi da San Joxepe elkartearen 21. Kulturaldia

  Kultura  Bergara GAURKOAK

Atzo hasi zen eta hilaren 28ra arte luzatuko da aurten Bergarako San Joxepe erretiratuen elkarteko Kultura Astea. Aurtengo gai nagusia jarrera positiboa izango da eta antolatutako hitzaldietan ere gai hori jorratuko dute.

Atzerrian egindako ikasketak homologatzeko aholkularitza zerbitzua ipini du martxan Oñatiko Udalak

  Gizartea  Oñati GAURKOAK

Gabonak arte, hileko hirugarren martitzenean egongo da Bidez Bide elkarteko teknikaria Oñatin, baliozkotzeko edo homologatzeko ikasketen identifikazio eta baldintzen inguruan informatzeko.

Cuixarten eta Sanchezen espetxeratzeak salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte

  Gizartea  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza GAURKOAK

Gure Esku Dagok deituta Ominun Culturaleko presidente Jordi Cuixarten eta ANCko presidente Jordi Sanchezen espetxeratzeen harira elkarretaratzeak egin zituzten atzo Euskal Herriko herri gehienetan, baita Debagoienekoetan ere. Junts eta Gu beti Kataluniarekin lelopean egin ziren agerraldiok, Cuixarten eta Sanchezen lana aitortu, babesa eman eta bidegabekeriatzat jotzen dutena salatzeko.

Zabor bilketa zerbitzuaren gainean lortutako akordioarekin "gustura" alde guztiak

  Ingurumena  Debagoiena GAURKOAK

Zabor bilketa zerbitzuko langileek greba etetea erabaki dute. Langileek, atzo arratsaldean, enpresa batzordeak, Mankomunitateak eta zerbitzua kudeatuko duen enpresa berriak lortutako aurre-akordioa berretsi zuten, gehiengoz. Orain, akordioa sinatzea besterik ez zaie geratzen.

Errefuxiatuen aldeko kontzertu solidarioa egingo dute Bergaran urriaren 28an

  Gizartea  Bergara GAURKOAK

Bergarako Orkestra Sinfonikoak eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriak antolatu dute Bergarako Udalaren eta Kutxa Fundazioaren babesarekin. Musikaz gain, argazkiek ere protagonismo berezia izango dute bertan. Bihar, urriak 18, jarriko dira salgai sarrerak eta batutako dirua El Sistema Greece gobernuz kanpoko erakundearentzat izango da. Zurumurrurik ez! jardunaldien barruan egingo diren tailerrak, bestalde, urriaren 19an hasiko dira.

"Milesker, zuei guztiei esker Juanek bakean hartuko du atseden"

  Kirola  Arrasate GAURKOAK

Atzo Anboto inguruan hilik aurkitu ostean, Juan Alvarezen gertukoek esker ona adierazteko oharra helarazi dute Udalaren bitartez, egun hauetan bilaketa lanetan murgildu diren kolektiboei aitortza egiteko. Era berean, Udalak dolumina eta elkartasuna azaldu nahi izan die Alvarezen senideei eta lagunei.

Hilik aurkitu dute Juan Alvarez arrasatearra Anboton

  Gizartea  Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

17:00ak inguruan Juan Alvarezen bila zebilen helikopteroak gorpu bat atzeman du Anboto mendiaren ipar-ekialdeko magalean, Durangoko partean. Ertzaintzak konfirmatu duenez, hilik aurkitu dute Juan Alvarez, 56 urteko mendizale arrasatearra; buruan kolpe handi batekin. Familiak "esker ona" helarazi nahi izan die bilaketetan parte hartu duten guztiei.

Lekuko berri batek jakinarazi du Anboto kobazulora bidean zihoala topo egin zuela Juan Alvarezekin

  Gizartea  Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Elorrioko udaltzain batek eman du abisua. Adierazi du eguenean Anboto kobazulora bidean zihoala 15:15ak inguruan topo egin zuela arrasatearrarekin. Bilaketak ez du etenik izan, goizean ere profesionalak lanean jardun direlako. 15:00etan bilaketa berri bat abiatuko dute Atxondotik; Besaide Mendizale Elkartekoak joango dira, baita Atxondo, Elorrio eta Durangoko mendizale elkartetakoak ere.

Konpondu dute Goi Auzoko bihurgunea, San Martzialera bidean

  Gizartea  Bergara GAURKOAK

Antzinatik San Martzialera bidean zegoen zirkulazio "puntu arriskutsuari" konponbidea eman berri dio Bergarako Udalak. Iraileko osoko bilkuran onartu zenez, Elizak 3.381 metro koadroko lurren doaneko lagapena egin dio Udalari; lanek 20.040 euroko kostua izan dute, BEZ barne.

Bi atxilotu Zigorrolan egindako ustezko lapurreta bategatik

  Gizartea  Arrasate GAURKOAK

Atzo gauez auzoko lokal bateko kristala apurtu eta lapurretan egiteagatik izan dira atxilotuak 23 eta 45 urteko gizonezkoak. Lapurtutako ondasunak Zigorrolako garaje batean gordetzen ari zirela harrapatu zituzten Ertzaintzako kideek, eta gaur bertan pasako dira epailearen aurretik.