Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira domekan. 21 hautesleku egongo dira Debagoienean eta hauteskunde-mahaiak, berriz, 78 izango dira. Hauteskunde gauaren zuzeneko saio berezia ikusteko aukera egongo da, gainera, Goiena telebistan eta goiena.eus atarian.