Haizea Lopez: "Aramaiok nire eleberrirako behar nituen osagai guztiak ditu"
HEMEN DEBAGOIENA

Aramaion kokatu du Haizea Lopez idazle bizkaitarrak bere azken eleberria. Alianza de sangre du izenburua eta  misterio handiko thriller psikologokoa da. Iratxe Galdeano aktorea hilda agertzen da Sastiñako ermitan. Haren bikotekide Gari da susmagarri nagusia ikertzaileendako, eta tartean da, baita ere, txikitako laguna; Maialen. Liburua eskuragarri dago liburu-dendetan.