Europako diskoetxeen bigarren diru-iturri nagusia da Spotify

  Teknologia

Sektorearen krisiari buruzko kexak zabaldu eta gisa horretako zerbitzuak erregulatu eta mugatu beharra bolo-bolo errepikatzen dutenenen aurrean, musika doan entzuteko zerbitzu batek eraginkortasun eta errentagarritasun bermea erakutsi du. Spotify (Suedia) zerbitzuaren hazkundea geldiezina da Europan eta erabiltzaileak bakarrik ez, etekinen hazkundea ere ikusgarria izan da, negozio eredu sendo eta errentagarria dela erakutsiz. 7 milioi erabiltzaile ditu zerbitzuak, horietatik, 320.000 ordainpeko harpidetzekin.

Mugikor-kargatzaile unibertsala urte amaierarako salgai

  Teknologia

Europar Batasunak dagoeneko eman dio argi berdea oinarrizko prototipoari eta markak has daitezke diseinuak egiten urte amaiera baino lehen merkatuan izan ditzaten modelo ezberdinak. Horrekin, mugikor guztiek kargadore mota berdina izatea da helburua, trukagarria eta segurua.

Senatuak 'Sinde' Legea onartu du

  Teknologia  Debagoiena

Espero monduan gaur arratsaldean PP, PSOE eta CiU alderdien aldeko botuekin,  'Sinde' Legea onartu dute Senatuan. 244 boto izan ditu alde eta 12, berriz, aurka. Orain Diputatuen Kongresuan jaso beharko du 'Sinde' Legeak behin betiko botoa onartua eta berretsia izan dadin. Angeles Gonzalez-Sinde kultura ministroak uda aurretik ezarri nahi dutela deskargen aurkako legea adierazi du. Kongresuan, egun batzuk barru onartzea espero da 'Sinde' Legea.

Zer da Metaposta?

  Teknologia  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Metaposta, dokumentuen sareko doako gordailua da. Eguaztenean aurkeztu zuten Gasteizen.

HP etxeak ere aurkeztu du bere tableta, eta iPadaren antzeko neurria du

  Teknologia

HP etxeak ere aurkeztu du bere tableta, eta iPadaren antzeko neurria du

Tableten merkatuan lehia bizi egongo da datozen hileetan eskaintza zabal batekin. Baina, tableten eskaintzaren gerran guda bakarra da: guztiak iPadaren kontra.  Hewlett-Packard enpresak ere aurkeztu du bere gailua, HP Touchpad izena daukana. iPadaren aurkarietatik antzekoena da bai tamainan zein pisuan eta gainera Skype erabiltzea ahalbidetzen du aurreko aldeko kamera batekin eta erabat bateragarria da Microsoften Quick Officerekin edota Google Docsekin.

The Daily, egunkari digital esklusiboa abian da, anbizio handiarekin baina iraultza gutxirekin

  Teknologia

The Daily, egunkari digital esklusiboa abian da, anbizio handiarekin baina iraultza gutxirekin

iPaderako espezifikoki sortu eta diseinatutako egunkaria da The Daily, prentsa tradizonaleko testu eta irudiak gainditu eta nabigazio esperientzia multimedia dakarren eguneroko hedabidea formatu erabat itxian. Robert Murdoch hedabideetako handikiaren News Corporationena da egunkaria; albisteak kontsumitzeko era berria dakarrena harentzat; iraganeko ideietan oinarritzen den etekin asmo hutseko proiektua kritikoentzat, baina. Momentuz, nahiko harrera txepela izan du The Dailyk hedabide espezializatuetan, The Wire kasu.

Bakearen Nobel sarirako hautagai da Wikileaks

  Teknologia

2011ko Bakearen Nobel Saria jasotzeko hautagaietako bat da Wikileaks filtrazioen ataria Norvegiako NTB albiste agentziak jakinarazi duenez. "Mende honetan adierazpen askatasunari eta gardentasunari ekarpenik garrantzitsuena" egin diotenen artean dago ataria Snorre Valen parlamentari norvegiarraren arabera eta horregatik proposatu zion Nobel Sarien Batzordeari.

P2P sareetan artxibategi ‘maltzurrak’ eta lukroa nagusi, ikerketa baten arabera

  Teknologia

P2P sareetan artxibategi ‘maltzurrak’ eta lukroa nagusi, ikerketa baten arabera

Batetik fitxategi “maltzurrak” igotzen dituztenak daude, deskarga ilegalen aurka egiten duten enpresak gehien bat; eta, bestetik, erabiltzaile gutxi batzuk, dirua ateratzen dutenak eta benetako edukiak igota P2P sareen biziraupena bermatzen dutenak. Madrilgo Carlos III unibertsitateak aurrera eramandako ikerketa batek argitu du egoera hori 55.000 fitxategiren jarraipena eginda. Harrituta daude ikertzaileak “negozio eredu garbi bat” dagoela ikusita industriak oraindik ez duelako gaia aztertu.

'Sinde' legea onartuta, eskubideen gatazka gera daiteke orain auzitan

  Teknologia

'Sinde' legea onartuta, eskubideen gatazka gera daiteke orain auzitan

Iritziak:

  • Gorka Txamorro, Musikherria: "Kulturaren erabateko pribatizazioa bilatzen da"
  • Ainhoa Larrañaga, HUHEZIko Jabetza Intelektualeko irakaslea : "Beste eskubide batzuk urratzeko bidea zabaltzen da lege honekin"
  • Arkaitz Zubiaga, ingeniaria; "Diru gehien duten artistek are gehiago irabaziko dute"

Punta-puntako teknologia ekologikoak ikusteko azkeneko aukera, gaur (domeka), Eskoriatzan

  Teknologia  Eskoriatza

Punta-puntako teknologia ekologikoak ikusteko azkeneko aukera, gaur (domeka), Eskoriatzan

Bizikleta elektrikoak, led teknologiadun argiak, irradiatze-zorua, eguzki plakak, argiarekin “dantzan” jartzen den “eltxoa”, lurpetik berotasuna hartzen duen sistema…halako eta antzeko sistema eta berrikuntzak ikus daitezke Eskoriatzako Jasangarritasunaren azokan, beti ere, aurrezpena bultzatzen duten teknologia berriak. Gaur (domeka) goiza da azkeneko aukera: 11:00etatik 14:00ak arte izango da zabalik.

5 urtera arteko umeek ia lehenago ikasten ei dute 'smartphone'-a erabiltzen, oinetakoetako kordelak lotzen baino

  Teknologia

5 urtera arteko umeek ia lehenago ikasten ei dute 'smartphone'-a erabiltzen, oinetakoetako kordelak lotzen baino

Antza, 2 eta 5 urte arteko bost haurretatik bat zapatetako kordelak lotzen baino abilagoa da smartphone bateko aplikazioak erabiltzen. Umeen %19 da gauza telefono inteligente baten ibiltzeko baina %9 da soilik zapaten korapiloa ganoraz lotzeko gai. AVG enpresak urtero egiten duen inkestatik dator datu bitxi hori Estatu Batuak, Kanada, Frantzia, Italia, Alemania, Espainia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria eta Erresuma Batuan internet bidez 2.200 amari galdetu eta gero. Abilezia tradizionalak abilezia digital berrien aurrean ere atzera doaz, antza.

Emendakin txiki batekin, 'Sinde legeak' aurrera egin dezake Senatuan

  Teknologia

Emendakin txiki batekin, 'Sinde legeak' aurrera egin dezake Senatuan

PSOE, PP eta CiUk adostutako emendakin berriak salaketaren ostean epailearen figura sartzen du, hark eman beharko baitizkio Jabetza Intelektualaren Batzordeari egileak salatutako webgunearen identifikazio datuak. Funtsezko bestelako aldaketa gutxi dago ze González-Sinde ministroak berak baieztatu du "azaleko erreforma" dela. Honenbestez, Senatuan onartuko dutena Sinde legea bera da, modifikazio txiki batekin. Urraketa egiten duten loturak ezabatzeko epeak ere laburtu egin dituzte: 48 ordukoa izango da. Kontuak kontu, aurreko bertsioan bezala, lege honetan batzorde batek hartuko luke webgune bat ixteko erabakia eta epaile batek betearazi. Legearen aurka daudenek diote epaileari gatazkan sakontzea ekiditen zaiola ezinbestean.

Youtube, aurrerantzean baita katalunieraz ere kanpaina bati esker

  Teknologia

Youtube, aurrerantzean baita katalunieraz ere kanpaina bati esker

Youtuben aukera daitezkeen 30 hizkuntzen artean aurkitzen da gaurtik aurrera kataluniera. Sinadura bilketa baten ostean lortu dute erabiltzaileek bertsio katalana. Youtubeko arduradunak konbentzitzeko kanpainan erabili duten argudio nagusietako bat izan da katalunierak 12 milioi hiztun dituela eta Googleko bideo bilaketa arrunt baten 269.000 bideo aurki daitezkeela katalunieraz edo hiztun katalanek igotakoak.

Europar GPS proiektua, Galileo, beste 11 urtez atzeratua

  Teknologia

Europar GPS proiektua, Galileo, beste 11 urtez atzeratua

2020 urtean helduko da hortaz, Europar Batasuneko apustu teknologiko eta politikorik garrantzitsuenetakoa izan daitekeena; GPS estatubatuarraren alternatiba europarra izan zedin abiatu zutena. Momentuz eta gutxienez, beste 1.900 milioi euro beharko dituzte proiektua aurrera eroateko. Helburua da 30 satelite izatea orbitan, 70 zentimetroko zehaztasunarekin.

Suitzako "bankari damutuari" 5.500 euroko isuna ipini diote Suitzan

  Teknologia

Eguaztenean egin zioten epaiketa Rudolf Elmerri Suitzako bankeetxetako 2000 bezeroren kontu korronteetako datuak Wikileaksi ematearren. Informazio horretan daude politikari, pertsona ezagun eta abertasen datuak eta Suitzako banku-sekretua altxatzeagatik epaitu zuten. Zuricheko epaitegiak azkenean 5.500 euroko isuna ezarri dio Elmerri. Fiskalak zortzi hilabeteko kartzela zigorra eskatzen zuen