Musika streaming bidez entzun eta abestiak sarean gordetzeko zerbitzua abiatu du Amazonek, inork baino lehenago

  Teknologia

Musika streaming bidez entzun eta abestiak sarean gordetzeko zerbitzua abiatu du Amazonek, inork baino lehenago

Film eta telesailen streaminga etorri zen lehenik, (orain dela gutxi), eta musika zerbitzua abiatu du gaur Amazonek.  Musika internet bidez entzuteko aukera emateaz gain, Spotify edota antzeko zerbitzuek ez bezala, Amazonen zerbitzu berriak norberaren musika lainora igotzeko aukera ematen du, hau da, disko gogorretik sareko zerbitzari batera kargatzeko eta interneteko konexioa dagoen edozein lekutan entzungai jarri. Momentuz, Estatu Batuetan abiatu dute.

LOL, OMG edota ♥ onartu ditu Oxford hiztegiak

  Teknologia

LOL, OMG edota ♥ onartu ditu Oxford hiztegiak

Ingeles hizkuntzaren instituzioak LOL, OMG siglak edota ♥ (bihotza) piktograma jaso eta gero garai berrietarako egokitze-jauzi itzela egin berri du. Sigla horiek oso erabiliak dira twitter, SMS zein txatetan eta aurrerantzean Oxford hiztegian ere izango dute euren tokia.

Deskargek musika salmenten beherakadan eraginik ia batere ez dutela frogatu dute London School of Economicsen

  Teknologia

Munduko negozio eskolarik ezagunenetako batek dio deskarga ilegalek salmentetan duten eragina estatistikoki zerotik gertu dagoela eta adieraz dutenez, euren estimazioek erakusten dutela deskargak ez direla inondik inora musika salmeneten beherakadaren arrazaoi nagusia. Hain zuzen, ordenagailua izan ala ez, konparatuta,  bai batzuk zein besteek, kopuru nahiko antzerakoan utzi diote musika erosteari.

Kanon digitala legez kanpokoa dela esan du Audientzia Nazionalak baina ez diote, oraingoz, kobratzeari utziko

  Teknologia

Neurria onartzeko prozesuan eman zen akats formal baten ondorioz, legez kanpokotzat jo du Audientzai Nazionalak kanon digitala. Epaia, halere, ez da behin-betikoa eta kanona kentzekotan ere, Gorenaren erabakia etorri arte ez litzateke gauzatuko. Momentuz, hortaz, kanon digitala ordaintzen jarraituko dugu. Internauten elkartetik diote ezin dela urtean 150 milioi euro bidezkoa ez den tasa batengatik ordainarazi eta gero inor ez kargutu. Hain zuzen, elkarte hori izan da salatzaileetako bat.

Komunikaldiak Huhezin: egile eskubideak

  Teknologia  Debagoiena GAURKOAK None

.

Firefox 4 kalean da; azkarragoa bai, baina, berrikuntzarik?

  Teknologia

Firefox 4 kalean da; azkarragoa bai, baina, berrikuntzarik?

  • Atzoz geroztik deskarga daiteke Mozillaren Firefox nabigatzailearen bertsio berria, laugarrena, askoz azkarragoa eta, berritasun nagusi moduan, nabigazio-historia gailu eramangarrien eta ordenagailuaren artean sinkronizatzeko aukera ematen duena. Abiaduraz gain, urriak dira bestelako berritasunak eta asko dagoeneko hasi dira esaten Firefoxek galdu duela garai bateko erreferentzialtasuna berrikuntzei dagokienez.

Bluetooth teknologia erabiltzen du Udalak herritarrak informatzeko

  Teknologia  Aretxabaleta

Bluetooth teknologiaz egokitutako hiru gune ditu Aretxabaletako Udalak 2009ko ekainaz geroztik: Leintz udal euskaltegia, Zainduz gimnasioa eta Durana kaleko lokal bat. Hala, herrian antolatzen diren zenbait ekintzaren gaineko informazioa jasotzen dute herritarrek poltsikoko telefonoetan.

Elektronika-gailuen ekoizpena ere astindu du Japoniako hondamendiak

  Teknologia

Japoniako lurrikarek eta tsunamiak eragindako hondamendiak ondorenak utziko dute epe ertaiera elektronikaren merkatuan, herrialdean mundu mailako erdieroaleen hirugarren ekoizlea da-eta. Toshin¡ba eta Fujitsuk dagoeneko eten dute ekoizpenaren zati bat.

Lego league 2011

  Teknologia  Leintz Gatzaga

xxxx

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Gatzagako taldeak entrenatzaile onenaren saria irabazi du Lego League-en

  Teknologia  Leintz Gatzaga

Gatzagako taldeak entrenatzaile onenaren saria irabazi du Lego League-en

Gatzagako Prototype taldea First Lego League Espainia txapelketako zortzi sarietako batekin bueltatu da etxera: entrenatzaile onenarena, alegia. Edorta Arana eta Idoia Armendaritz izan dira entrenatzaileak. Baina talde osoari emandako saritzat hartu dute: "Taldeko dinamika bat izan da, denon artean egindako proiektu bat", dio Aranak. Poz-pozik bueltatu dira etxera.

Atzo jokatu zen Hego Euskal Herriko eta Espainiako taldeendako Lego League finala, Bilbon. 32 talde lehiatu ziren; tartean, Debagoieneko bi -Arizmendi Ikerlan zen bestea- eta Euskal Herriko bederatzi.

Japonian jendea aurkitzeko pertsona bilatzailea abitu du Googlek

  Teknologia

Bilaketen erraldoiak bere botore eta irismen guztia Japonia astintzen dabilen ezbehar lazgarriaren biktimen zerbitzura ipini du. Pertsona bilatzailea abiatu du batetik, hilen ala desagertuen bilaketak egiteko eta, bestetik, pertsonen gaineko informazioa emateko. Momentuz erreferentziak milaka gutxi batenak dira baina kolaborazioa hazten dabil orduek aurrera egin ahala. Balio handia izan dezake honek jendearen egoeraren berri izateko, ze momentuz telefono mugikor sarreak ez dabiltza leku askotan.

Eroski Malaga eta emakume biluziak, sarean kalapita lehertu duen 'Google-bonba'

  Teknologia

Eroski Malaga eta emakume biluziak, sarean kalapita lehertu duen 'Google-bonba'

Googlen "Eroski Malaga" terminoak bilatuz gero, azken egunetan irudi pornografikoak agertu dira. Google Bombing izeneko fenomenoaren biktima izan da Eroski, hau da, termino horiek eta kontaktuen orrialde bat lotu egin dituzte bilaketak emaitza hori eman dezan. Eroskitik bertatik esan dute neurriak hartzen dabiltzala “mota horretako edukiak” euren “markarekin lotu ez daitezen”.

Spotifyk jadanik milioi bat ordainpeko harpidedun dauzka

  Teknologia

Milioi bat ordainpeko erabiltzaileen marka gainditu berri du Spotifyk. Orain bi urte bi milioi ziren erabiltzaileak guztira – doako harpidedunak zein ordaintzen dutenak – eta orain kopuru hori soil-soilik ordainpekoena da; streaming zerbitzuaren errentagarritasuna argi geratu da, hortaz, agi denez.

Frantziako Ekonomia eta Finantzen Ministerioko 150 ordenagailuri egin diete eraso

  Teknologia

Frantziako Ekonomia eta Finantzen Ministerioko 150 ordenagailuri egin diete eraso

Frantziako Ekonomia eta Finantza Ministerioko 150 ordenagailutan barneratzea lortu zuten joandako abenduan "piratek", ministerioak oraintsu jakinarazitakoaren arabera. Budget ministroak atzo iluntzean telebistan emaniko azalpenen  arabera, “hain modu ikusgarrian eraso egiten dieten lehen aldia” izan da eta, antza, piratek gainera Troiako zaldi sinple baten bidez lortu dute sarbidea.

"Homo Sapiensetik Homo Googlera" eta geroago eta tentelago

  Teknologia

Internetek garuna aldatuko duela dio Nicholas Carr pentsalari ezagunak, geroago eta tentelago bilakatzen gabiltza interneten erabilerarekin, alegia.