Euskaldunen sareak, kronika bat Euskal Informatikarien Biltzarretik bueltan

  Teknologia

Euskaldunen sareak, kronika bat Euskal Informatikarien Biltzarretik bueltan

Informatikari Euskaldunen Biltzarrean egoteak, aurreko eguenean, informatikari izan barik, estralurtar sentiarazi dakioke bati. Baina aurtengoan sare sozialak mintzagai izanda,  komunikazioaren arloan lanean dihardugunoi asko ikasteko aukera eman ziguten bertako hitzaldiek. Asko izan ziren bertan irtendako ideiak eta erakutsitako tresnak, eta hemen azpimarratu nahiko nituzke deigarri egin zitzaizkidanak.

Abian da Google Music baina katalogo barik eta hodeieko biltegi moduan soilik

  Teknologia

Abian da Google Music baina katalogo barik eta hodeieko biltegi moduan soilik

Beta moduan eta momentuz Estatu Batuetan soilik, baina Googlek ere bota du azkenaldiko musika streamingaren eskaintza uholdearen lehiarako bere enbidoa.
Googlen asmoek ez dut inor ezustean harrapatu baina iragarpen ofiziala gaur etorri da Google I/O 2011 topaketen barruan. Google Music Beta izenarekin eman dute ezagutzera eta Android eramangarrien plataforma hartuko du oinarri. Musika hodeian biltegiratzeko zerbitzua da, ez dute berezko katalogorik eskainiko.

Twitter bidezko galderak erantzungo ditu gaur Patxi Lopezek

  Teknologia

Twitter bidezko galderak erantzungo ditu gaur Patxi Lopezek

Iluntzeko 19:00etan hasiko da @patxilopez-i zuzeneko elkarrizketa. Hari galderak zuzentzeko bi bide egongo dira, Irekia.com webgunetik edota twitterren #irekia etiketarekin. Jarraipena aipatutako webgunetik ere egin ahal izango da.

Microsoftek Skype erosi berri du

  Teknologia

Azken hiru hamarkadetako erosketarik handiena egin du Microsoftek eta ematen du Microsoft Live zerbitzuan  etorriko dela aurrerantzean integratuta Skype. Komunikazio zerbitzuaren 686 milioi dolarreko zorrari ere egin beharko dio aurre Bill Gatesen erraldoiak baina, aldi berean, bereganatu egingo dituzte Skypen erregistratuta dauden 663 milioi erabiltzaileak. Tratua 8,5 bilioi dolarretan itxi dute eta datozen orduetan egingo dute iragarpen ofiziala.

Musakolako jai batzordeak webgunea sortu du, "jai giroa sendotu" eta ekitaldien berri emateko

  Teknologia  Arrasate

Musakolako jai batzordeak webgunea sortu du, "jai giroa sendotu" eta ekitaldien berri emateko

Badatoz Musakolako San Isidro jaiak. Hurrengo aste bukaeran izango dira, maiatzaren 13tik 15era. Astebete baino gehiago falta da, baina auzotarrak hasi dira giroa berotzen. Horretarako Interneta erabili dute, webgune bat sortu dute-eta. Adierazi dutenez, webgunearen helburua da Musakolako jai giroa sendotzea eta jaietako ekitaldien berri ematea. Hori bai, ohitura dutenez, web orrialdearen goiburuan argi utzi dute auzo bat baino gehiago sentizen direla: "Musakola auzoa... edo herria?"

Sony eta Play Stationeko milioika erabiltzaileren datuek kolokan jarraitzen dute

  Teknologia

Sony eta Play Stationeko milioika erabiltzaileren datuek kolokan jarraitzen dute

Azken hiru asteetan hiruna segurtasun galera larri izan dituzte dagoeneko multinazional japoniarrean. Play Station kontsolaren sarea eta Sony Online Entertainmentekoa bertan behera daude uneotan, arazoa konpondu artean. Bi sare izanda ere, erasoa bakarra izan dela diote Sonytik eta lehen erasoaldia ikertzen hasitakoan jabetu direla aurrez uste baino larriagoa izan dela atakea. Guztira, agerian geratu dira 25 miloi erabiltzaileren datuak mundu osoan.

Spotify-ren doako kontuak hileko 10 orduko muga izango du aurrerantzean

  Teknologia

Musika zerbitzu ezagunak gaur egun 11 milioi erabiltzailetik gora ditu eta gehienak ordainpeko harpidedun izatera aldatzea gura dute Spotifykoek. Horretarako, doako zerbitzuan murrizketa ezarri berri dute, bai denborari dagokionez, zein entzun daitezkeen abestiei dagokienez; 200 abestiko mugarekin.

Landa eremuetako biztanleentzako teknologia berrien ikastaroa Bedoñan

  Teknologia  Arrasate  Debagoiena

Landa eremuan informazio eta komunikazio teknologiak txertatzeko, Dinamiza-TIC-en barruan ikastaroa antolatu dute Bedoña auzoan. Hastapen ikastaroa izango da, 60 ordukoa, eta ordenagailuaren oinarrizko ezagupena, interneten nabigatzea eta Word aplikazioa erabiltzen ikastea izango dira oinarriak. Izena maiatzaren 4a baino lehen eman behar da.

Zuzeneko streamingean hasi da Youtube gaur

  Teknologia

Ekitaldi edota ikus-entzunezkoen streamingak gero eta garrantzia handiagoa du sarean, are gehiago, teknologiak dagoeneko kalitatezko zuzeneko emisioak berma ditzakeenean. Aurretik zenbait proba eta egin eta gero, zuzeneko emisio zerbitzua hasi da eskaintzen gaur Youtube. Momentuaz kate batzuri bakarrik utziko diete streaminga egiten baina asmoa da datozen hilebeteetan milaka erabiltzaileri aukera ematea. Zerbitzuak YoutubeLive dauka izena eta , gehien bat, kirola eta dokumentalak hasi dira emititzen. Erabiltzaileari gainera emisioen egutegi batera harpidetu eta ekitaldien berri jasotzeko aukera ematen zaio.

Eurodiputatuak asaldatuta '#eurodiputadoscaraduras' etiketarekin

  Teknologia

Eurodiputatuak asaldatuta '#eurodiputadoscaraduras' etiketarekin

Twiterren sortutako eskandaluaren ondorioz dagoeneko PSOEk eta UPyD-k iragarri dute aldatu egingo dutela botua, hain zuen, horiek eta Espainiako gainontzeko alderdi ia guztiek uko egin diote aurrerantzean turista klasean hegaz egiteko proposamenari. Atzo gauen ekin zion salaketari Jorge Martínez (@cokeluark) erabiltzaileak eta trending topic eta hedabideetan gai nagusi izatera geldu da ordu gutxitan.

Gazteen oporraldietarako, Internet ia ezinbestekoa da

  Teknologia

Udaberriko oporretara ailegatu ez garen honetan, gazte asko dagoeneko udako planarekin pentsatzen hasiak dira. Hala, Debagoieneko euskara elkarteak eta udalak dagoeneko badabiltza udaleku irekiak antolatzen, eta Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza ere urtero antolatzen dituzten gazteendako ekintzak ere iragarri dituzte; ez hori bakarrik, Foru Aldundiaren 7 eta 13 urte artekoendako udalekuetarako izenematea dagoeneko itxita dago, baina beste ekintza askorako izena eman daiteke oraindik, edo aurki irekiko da epea.

Euskal talde amateurrak sustatuko dituzte BandaBeat.com gunean

  Teknologia

Euskal talde amateurrak sustatuko dituzte BandaBeat.com gunean

Euskal musika talde hasiberrientzako tranpolin berria abiatu du Azkue Fundazioak Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean. BandaBeat dauka izena eta Myspace eta Last.fm sare sozialen antzera, talde berriak sustatuko ditu, bai gurean zein mundu osoan ere. Taldeek euren musika igo eta guneak sustatuko ditu abestiak eta erabiltzaileari gustuko dituen taldeen arabera, antzerako bandak iradokiko dizkio BandBeat-ek.

Facebookeko norberaren jarduera osoa liburu baten jasota, Egobook-en

  Teknologia

Facebookeko norberaren jarduera osoa liburu baten jasota, Egobook-en

Egobook ipini diote izena zerbitzuari eta erabiltzailearen eguneraketa eta artxiboekin liburu bat osatzea da eskaintzen dutena. 21 eta 31,6 euro arte balio du liburuak, orri kopuruaren arabera. Orain arte bazegoen gauza berdina egiteko aukera baina nobedadea da orain Facebookek berak eskaintze duela argitalpen zerbitzua.

Larry Page, fundatzaileetako bat, Googlen CEO izatera itzuli da gaur

  Teknologia

Larry Page, fundatzaileetako bat, Googlen CEO izatera itzuli da gaur

Googlen fundatzaileetako bat da Page eta espezialistek diote Facebooki aurre egitea dela CEO berriaren kezka nagusia. Lan egiteko estilo berria eman gura dio konpainiari. Sortzailea konpainiari itzultzen denean, aurrekariek erakutsi dute arrakasta berria lortu ohi dutela enpresek. Hori espero dute Googlen ere.

Skype bidezko lehen kabina ipini dute Estonian

  Teknologia

Skype bidezko lehen kabina ipini dute Estonian

Tallinngo aeroportuan dago eta deiak VoiP teknologiarekin egingo dituzte bidaiariek. Kabinak pantaila ukigarri bat dauka eta interfazeak ohiko Skypen antza dauka. AdTech-ek eta publizitaterako pantaila ukigarrietan espezializaturiko enpresa batek ipini dute eta asmoa da modu zabalean ekoizten hastea datozen sei hilabeteetan.