Teknologia berriak dituzten enpresen kopuru handiena Debagoienak dauka

  Teknologia  Debagoiena GAURKOAK None

Debagoiena liderra da Informazio eta Komunikazio Teknologiak dituzten eta erabiltzen dituzten enpresen kopuruan, Euskadi osoa hartuta. Hiriburuek ere ez dute hain maila handirik. Hain zuzen, 10 langile edo gehiago duten enpresen gaineko estatistika egin du Eustat-ek, eta Debagoiena nabarmentzen da kategoria gehienetan, baita euskarazko webguneak dituzten enpresen kopuruan ere. Aurtengo datuak dira.

Zer da Google Reader?

  Teknologia  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Internet tartean Google Reader tresna erabiltzen ikasiko dugu eta RSS zer den jakingo dugu:

Zer da Twitter? Eta nola erabili?

  Teknologia  Debagoiena

Mikroblogintza (blog mezu laburrena) sare soziala da Twitter, informazioarekin era azkarrenean bat eginda egoteko sortua. Zer den eta nola funtzionatzen duen azaltzen da bideo honetan.

Zer da Twitter? Eta nola erabili?

  Teknologia  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Berehalako sare soziala da Twitter, informazioarekin era azkarrenean bat eginda egoteko sortua. Zer den eta nola funtzionatzen duen azaltzen da bideo honetan.

Nola hartu alta Metapostan

  Teknologia  Debagoiena

Joan zen asteko 'Magazinea'n Metaposta zer den azaldu eta gero, atzoko saioan –martitzena–, Interneteko postontzi eta dokumentu gordailu horretan alta hartzeko egin beharreko urratsak azaldu zituzten. Hiru modu daude horretarako: ziurtagiri digitalaren bitartez, KZgunean eta on line bankaren bitartez.

Metapostak 30.000 erabiltzaileko muga gainditu du

  Teknologia  Debagoiena

Metapostak 30.000 erabiltzaileko muga gainditu du

Metapostaren ideia –Interneteko gordailu elektronikoa– 2005ean hasi zen garatzen Mondragon Taldearen babesarekin eta laguntzarekin, eta 2011ko otsailean jarri zen abian. Egun, 30.000 erabiltzaile ditu, eta goraka doa. Aitor Velasco zuzendariarekin hitz egin dugu.

Datu biltegien ateak zabaldu ditu lehen aldiz Google-ek, birtualki

  Teknologia  Debagoiena

Datu biltegien ateak zabaldu ditu lehen aldiz Google-ek, birtualki

Joan den eguaztenean ireki zituen lehen aldiz Google-ek informazio eta datu guztiak gordetzen dituen biltegiak. "Datuen Gune" delakoan Gmaileko e-posta guztiak, Youtube-eko bideoak eta bilaketa motorearen datu guztiak biltzen dira, besteak beste. Segurtasun neurri altuenak dituzte zentrook – 8 guztira, 6 Estatu Batuetan eta 2 Europan, Finlandian eta Belgikan – eta Google.com/intl/es-419/about/datacenters helbidean egin daiteke tour birtuala.

Software librearen aurrezte handia frogatu dute

  Teknologia  Debagoiena

Software librearen aurrezte handia frogatu dute

Software pribatiboa baino askoz ere merkeago da librea. Abantaila horrengatik da, batez ere, ezaguna gaur egun. Honela, administrazio publikoetan, geroago eta gehiago dira software librearen aldeko apustua egiten dutenak baina orain arte ez da ikerketa zehatzik egon aurrezte hori zenbatekoa den zehazten duenik.

Byvox, denondako moduko itzulpen plataforma, aurkeztu du Arrasateko enpresa batek

  Teknologia  Arrasate

Arrasatekoa da Dualia itzulpengintza eta interpretazio enpresa. Egunotan, produktu berritzailea aurkeztu dute: Byvox itzulpen plataforma. Horren berri eman zigun Igor Juaristik, Dualiako gerenteak, Ekonomia tartean.

Birusen erasoek gora egin dute, bereziki mugikorretan

  Teknologia  Debagoiena

Karspersky enpresak zabaldutako txostenaren arabera, azken hiruhilekoan gertatu da Android sistemetan hirukoiztea, eta birusak zabaltzeko bide eta modu berriez ohartarazten dute; SMS bidez kutsatutakoak edo pasahitzen lapurreten hazkundea bera, kasu. 15.000 fitxategi kaltegarri atzeman zituen antibirusak azken hiru hilabeteetan; aurreko urtearekin alderatuta, hirukoitza.

"Twitterren gabiltzan euskaldunon lorpena izan da"

  Teknologia

Lander Arbelaitzek lagundu du Twitterren tresnak euskarara itzultzen, eta abuztuaren 6a ezkero erabil daiteke Twitter euskaraz. Emaitzarekin "oso pozik" dagoela onartu digu.

Azkenean sarean da zuen lanaren emaitza. Gustura?
Bai, ni pozik nago. Nabarmenduko nuke euskaldunon komunitateak lortu dugun zerbait dela, eta oso pozik nagoela lan horretan parte hartu dudalako.

Harrera ezin hobea izan du Nexus 7 Google-en tablet berriak

  Teknologia  Debagoiena

Harrera ezin hobea izan du Nexus 7 Google-en tablet berriak

iPad-aren aurrean baliteke txiki geratzea baina merkatuko gainontzeko tableten parean, bai harrera zein adituen iritzien aldetik, ezin izan du gailu berriak merkaturatze hoberik izan; hilaren 13tik salgai dagoenetik Estatu Batuetan Nexus 7 tableta.

Wi-fi publikoekin eta fakturarekin kontuz, opor sasoian

  Teknologia  Debagoiena

Wi-fi publikoekin eta fakturarekin kontuz, opor sasoian

Konexio publikoetako zuloen bitartez, esaterako, erraza izan daiteke erabiltzaileen mugikorretara sartzea. Jarraian, 10 gomendio, opor garaian gailu eramangarriekin kontuaz ibiltzeko.

#twittereuskaraz: Lander Arbelaitz eta Maite Goñi 'Magazinea'-n

  Teknologia  Debagoiena

Joan den astean espero zen Twitter euskaraz martxan jartzea. Baina itzulpen lana luze jotzen ari da eta sare sozialeko arduradunek beste data bat jarriko dute Twitter euskaraz erabili ahal izateko, eta badirudi abuztuan izango dela; hori aurreikusi du behintzat Lander Arbelaitz #twittereuskaraz ekimenaren sustatzaileetako batek. Lander Arbelaitz (@larbelaitz) eta Maite Goñi (@euskaljakintza) izan genituen atzo 'Goiena Magazinea'-n #twittereuskaraz ekimenari buruz berbetan.

#twittereuskaraz: Lander Arbelaitz eta Maite Goñi 'Magazinea'-n

  Teknologia  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Joan den astean espero zen Twitter euskaraz martxan jartzea. Baina itzulpen lana luze jotzen ari da eta sare sozialeko arduradunek beste data bat jarriko dute Twitter euskaraz erabili ahal izateko, eta badirudi abuztuan izango dela; hori aurreikusi du behintzat Lander Arbelaitz #twittereuskaraz ekimenaren sustatzaileetako batek. Lander Arbelaitz eta Maite Goñi izan genituen atzo 'Goiena Magazinea'-n #twittereuskaraz ekimenari buruz berbetan.