Fitxategi ilegalen deskargarengatik 140 euroko isunak ezarri gura ditu Frantziak

  Teknologia  Debagoiena

"Pirateriaren" aurka gogor eta bide askotatik egin du Frantziako Gobernuak. Hadopi legea – 2010etik martxan baina hasierako asmo erabat murriztaileak alde batera lagata – eranskin batekin osatu gura dute, legez kanpoko fitxategien deskarga 140 euroko isunekin zigortuta. Sistematikoki ezarriko litzateke neurria eta batutakoa entretenimenduaren industriaren poltsikoetara joango litzateke zuzenean, zenbait hedabideren arabera.

Euskarazko hedabideak saritu dituzte Argia Sarietan

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko hedabideak saritu dituzte Argia Sarietan

Bertsoa.com eta Dantzan.com atariek jaso dute gaur Interneteko Argia Saria 2013, Interneteko atalean. Orotara, zazpi sari banatu ditu Argia-k euskarazko komunikazioan nabarmendu diren talde, enpresa, profesional edo produktuei eskainita. Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean izan da bazkaria eta ondorengo sari banaketa.

Sei segunduko bideoak txertatzen utziko du Twitter-ek

  Teknologia  Debagoiena

Twiterreko Dick Costolok froga eta guzti zabaldu du sarean txio bidez. Joandako urrian erosi zuen Twitterrek Vine bideo plataforma eta horren emaitza da Costolok erakutsitako primizia. Ez dute esan oraindik aukera hau noiz egongo den erabiltzaile guztientzat prest.

Anonimotasunarekin eta modu erabat irekian, sare sozial kontzeptu berria dakar Spraffl-ek

  Teknologia  Debagoiena

Anonimotasunarekin eta modu erabat irekian, sare sozial kontzeptu berria dakar Spraffl-ek

Sare sozialen belaunaldi berri bat hasi da sortzen, ohikoen eragozpen eta desabantailak haustera datorena. Horietako bat Spraffl da: sare sozial anonimo eta irekia. Aplikazioa duten eta geografikoki inguruan dauden erabiltzaieek osatzen dute sarea eta mezuak zabaldu daitezke. Sute bat piztean ala hiri ezagun baten argibideak eskatzerako orduan, adibidez, praktikotasun handia izan dezake Spraffl-ek.

Google-en errealitate areagotudun betaurrekoekin harrapatu dute metroan fundatzaileetako bat

  Teknologia  Debagoiena

Google-en errealitate areagotudun betaurrekoekin harrapatu dute metroan fundatzaileetako bat

Google-en errealitate areagotudun betaurrekoak jantzita harrapatu zuten asteburuan konpainiaren fundatzaileetako bat, Sergey Brin, eta twitter bidez zabaldu da argazkia. Google-en 2014ko produktu izar eta iraultzailea izatera datorren gadget berria dira Google Glass betaurrekoak.

Microsoften tableta, Surface, otsailaren 14tik aurrera eskuragarri

  Teknologia  Debagoiena

Microsoften tableta, Surface, otsailaren 14tik aurrera eskuragarri

Salgai egongo da 479 eurotik gora 32 GB eta 64 GBko modeloetan. Microsoftetik diote tabletaren harrera "ezin hobea" izan dela salgai dagoen herrialdeetan, Estatu Batuetan eta Kanadan.

Megaupload-en errautsetatik, abian da 'Mega', doako 50 GBko espazioarekin

  Teknologia  Debagoiena

Megaupload-en errautsetatik, abian da 'Mega', doako 50 GBko espazioarekin

Zapatuan abiatu zuen Kim Dotcom-ek ekimen berria. Fitxategiak igo eta deskargatzeko aukera ematen du Mega-k, 8 terabytera arte. Fitxategiak, baina, pasahitz batekin daude babestuta. Horrela, erabiltzaileari uzten zaio edukiaren gaineko erantzukizun guztia. Euskara, gainera, zerbitzuaren hizkuntzen artean aurkitzen da. Dotcom oraindik epaiketaren zain dago.

Komertzioen Gida 2013 sarean da

  Teknologia  Debagoiena

Komertzioen Gida 2013 sarean da

Goiena Gida Komertziala asteartean hasiko da banatzen egubakoitzeko Goiena Paperaren harpidedunen etxeetan. Harpidedun ez direnek ere erosteko aukera izango dute martitzenetik aurrera Goienaren egoitzetan (Arrasaten eta Aretxabaletan). Hori baino lehenago, gaurtik, eskuragarri dago Gidaren bertsio digitala gure atarian. Hobekuntza nabariekin dator aurten, gainera, Goiena.net-en aurkitzen den Gida. Negozioen argazki, kokapen mapa eta informazio guztiarekin. Mugikorreko aplikazioan ere eguneratu da gida eta geolokalizazio bitartez iris daiteke aurrerantzean Gida osatzen duten komertzio eta zerbitzuetara. 

  • Jaitsi mugikorrerako aplikazioa

   GOOGLE PLAY •    APP STORE 

Myspace berria zabalik da, itxura guztiz aldatuarekin

  Teknologia  Debagoiena

Myspace berria zabalik da, itxura guztiz aldatuarekin

Urte eta erdi beta pribatuan izan eta gero abiatze ofiziala izan du Myspace berria, hain zuzen, New Myspace izenarekin bataiatu dutena. Erreproduzitzailean, bilaketetan eta disenu erabat berrituan datoz aldaketak.

Graph Search aurkeztu du Facebook-ek, erabiltzaileen arteko informazioa are gehiago gurutzatzeko

  Teknologia  Debagoiena

Graph Search aurkeztu du Facebook-ek, erabiltzaileen arteko informazioa are gehiago gurutzatzeko

Espekulazio ilada luzea ekarri duen aurkezpena zen Facebook-ek atzorako iragarrita zeukana. Azkenean aurkeztu dena Facebooken zerbitzu gehigarri bat izan da, Graph Search, bilatzaile bat antzeko gustu ala beharrak dituzten erabiltzaileak elkarren artean konektatzeko.

SMSen bidalketa asko jaitsi da 2012an eta Internet bidezko mezularitza hazi

  Teknologia  Debagoiena

SMSen bidalketa asko jaitsi da 2012an eta Internet bidezko mezularitza hazi

Mugikorretako SMS mezularitzaren erabilera %21 jaitsi da 2012 eta Internet bidezko mezularitzak %31ko gorakada izan du. WhatsApp eta Line zerbitzuak dira erabilienak Estatuan. Telefono mugikorretatik %43 dagoeneko Internetera konektatuta dago, orain urtebete baino %210, hortik, igoera ikusgarri hori.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabileraren programa abian

  Teknologia  Debagoiena

Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak 2012an garatu zuen Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabileraren programa 2013an ere garatzen jarraituko du. IKT programa Turismoaren Euskal Agentzia den BASQUETOURrek turismo sektoreari zuzenduriko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak era egokian erabiltzen laguntzen duen programa da. 2012an, Debagoieneko eskualdean 12 establezimenduk parte hartu zuten; aurtengoan parte hartzeko izena emateko azkeneko eguna urtarrilaren 15a izango da.

Gaurko osoko bilkuran erabakiko dute Guifi.net proiektuari bidea eman ala ez

  Teknologia  Elgeta

Gaurko osoko bilkuran erabakiko dute Guifi.net proiektuari bidea eman ala ez

Hiru ordu luzatu zen atzo GipuzkoaShare elkarteko Asier eta Iker Garaialdek proiektua aurkezteko egindako batzarra.

Elgeta osorako wi-fi sarea errealitate bihur daiteke

  Teknologia  Elgeta

GipuzkoaShare-ko kide batek proiektua aurkeztuko du Elgetan eguaztenean.

Goiena App bertsio berria

  Teknologia

Goiena aplikazioaren eguneraketa garrantzitsu bat egin da, gomendatzen da aplikazioa berriz instalatzea. Hobekuntzak egin dira aplikazioaren errendimendu orokorrean eta eguneratzean. Gida atala ere osatu egin da geolokalizazioa erabili eta zuzeneko deiak egiteko aukerarekin, besteak beste.