Berriz guztiak Apple-eri begira, aurkezpen berrirako

  Teknologia

Berriz guztiak Apple-eri begira, aurkezpen berrirako

Gutxi jakinarazi badute ere, aspaldiko kuriositatea piztu du ekainaren 10ean egingo duten ebentoak. Jo-puntua: erloju inteligentea, sistema eragilearen aldaketan eta pantaila bikoitza.

'Hasiera' botoia itzul liteke Windows 8ren eguneraketan

  Teknologia

'Hasiera' botoia itzul liteke Windows 8ren eguneraketan

Windowsen azken bertsioak erabiltzaileengan sortu duen nahasmenari erantzuna ematekotan da Microsoft. Windows 8arekin interfazea goitik behera aldatu eta gero, erabiltzaileak “Hasiera” botoi klasikoaren falta sumatu dute gehien bat.

Facebooken zale egiteak erabiltzaileko 133 euroko bataz besteko balioa du marka nagusientzat

  Teknologia

Facebooken zale egiteak erabiltzaileko 133 euroko bataz besteko balioa du marka nagusientzat

Facebooken marka ala produktu baten zale egiteak balio ekonomiko bat du enpresentzat, marketing asmoez harago. Syncapse marketing-sozial enpresak erabiltzaileko 133 eurotan finkatu du kopuru hori. Erabiltzaileek marka zehatz batekiko duten leialtasuna eta marka horretan egiten duten gastuaren datuak gurutzatuta atera dute kopurua.

WhatsApp-ek jada Twitter-ek baino erabiltzaile gehiago ditu

  Teknologia  Debagoiena

WhatsApp aplikazioaren zabalkundea geldiezina dabil izaten. Orain arte askoz ere erabili eta ezagunagoak ziren zerbitzuen erabiltzaile kopurua gainditzen dabil. Twitter-ena, zehazki.

Etxerako Internet konexiorik azkarrena aurkeztu du Sony-k, 2 gigabit segundoko jaitsierarekin

  Teknologia  Debagoiena

Zuntz optiko bidezko konexio super-azkarra aurkeztu berri dute Japonian. Etxeetarako "planetako Internet konexiorik azkarrena" dela diote, 2 gigabiteko deskarga eta gigabit bateko igoerarekin.

Google Glass betaurrekoak WiFi, bluetooth eta egun bateko autonomiarekin etorriko dira

  Teknologia  Debagoiena

Google Glass betaurrekoak WiFi, bluetooth eta egun bateko autonomiarekin etorriko dira

Orain arteko isilpekotasuna hautsita, betaurreko inteligenteen ezaugarri teknikoak eman ditu ezagutzera Google-ek. 16 GBeko memoria, bluetooth eta WiFi konexioak eta erresoluzio handiko lenteak izango ditu. Prezioa: 1.500 dolar.

Lander Unanue: "Merkatua zabaltzen dabil eta gero eta aukera gehiago dago; lan eginez"

  Teknologia  Debagoiena

Lander Unanue: "Merkatua zabaltzen dabil eta gero eta aukera gehiago dago; lan eginez"

Barikuan Mondragon Unibertsitatearen diploma banaketako hitzaldia egin zuen Lander Unanuek. Unibertsitateko irakasle izan eta gero, Txinan ibili da lanean sopeloztarra eta orain etxera itzuli da bere proiektuak garatzeko. Telekomunikazio ingeniaria da eta Bertsoapp aplikazioarekin arrakasta izan du sarean.

PCen salmentak inoiz baino gehiago jaitsi dira urte hasieran

  Teknologia  Debagoiena

PCen salmentak inoiz baino gehiago jaitsi dira urte hasieran

PC merkatuaren azken datuak kaleratu berri ditu IDC ikerketa enpresak, alorraren azterketetarako erreferentetzat jotzen dena, hain zuzen. 2013ko lehen hiruhilekoari dagozkio datuok eta PCen salmentak inoizko salmenta jaitsierarik handiena izan dute urte hasieran. Adituek Windows 8 sistema eragilearen harrera txarra jarri dute arrazoi moduan.

Android mugikorretarako sistema eragile gisakoa aurkeztu du Facebook-ek

  Teknologia  Debagoiena

Android mugikorretarako sistema eragile gisakoa aurkeztu du Facebook-ek

Android telefonoetan instala daitekeen aplikazio sorta da Facebook Home aurkeztu berria. Funtsean, ia sistema eragilea bera ordezkatzen duen sistema bat da sare sozialaren proposamen berria. Zuckerberg-ek berak joandako astean egindako aurkezpenean bertan agertu zuenez, aplikazio sistemetan barik pertsonen sistemetan oinarritzen da Facebook Home.

MUko Goi Eskola Politeknikoak Europako Arrowhead I+G proiektu pilotuan parte hartuko du

  Teknologia  Debagoiena

Etxe zein hirietako energia-eraginkortasunari eta kontsumo iraunkorrari buruzkoa izango da proiektua eta honen barruan, Mondragon Unibertsitateak etxe ekoeraginkorrarekin eta argiztapen adimendunarekin lotutako alderdietan lan egingo du. Hau guztia Smart City edo Hiri Adimenduna izeneko arloaren barruan dago eta erronka nagusietako bat gizartearen beharrei erantzutea da, ahalik eta ingurumen-eraginik txikienarekin.

Hirugarren geratu da Mondragon Unibertsitatea Imagen Cup-eko Espainiako txapelketako finalean

  Teknologia  Arrasate

Imagine Cup 2013 txapelketako Espainiako finalean hirugarren geratu da Mondragon Unibertsitateko (MU) taldea; hain justu, Aitor Akizu, Ander Gordoa, Unai Alegre eta Josu Lopezek osatutako taldea.

Webgune berria, mugikorretarako aplikazioa eta autokarabana gunea, Bergaran turismoa bultzatzeko

  Teknologia  Bergara

Webgune berria, mugikorretarako aplikazioa eta autokarabana gunea, Bergaran turismoa bultzatzeko

Turismora propio bideratutako webgunea sortu du Bergarako Udalak, eskaintza turistikoaren eta zerbitzuen berri mugikorrean bertan jasotzeko aukera emango duen aplikazioa ere bai, eta Aste Santurako prest egongo da autokarabanentzako gunea, Labegaraietan atontzen ari direna.

Eurek egindako robota eskuetan hartuta, Tarragonara lehiatzera

  Teknologia  Arrasate

Asteburu honetan egingo dute Tarragonan Europako First Tech Challenge robotika lehiaketa, eta bertan lehiatuko diren hamazazpi taldeen artean, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko bederatzi talde bat ere izango da. Hiru hilabete eman dituzte lehiaketan erabiliko duten robota diseinatu, fabrikatu, muntatu eta programatzeko.

Google Reader uztailaren 1ean itxiko dute

  Teknologia  Debagoiena

Google Reader uztailaren 1ean itxiko dute

RSS-ak irakurtzeko zerbitzurik erabilienetako batekin amaituko du Google-ek hilabete gutxi barru. Alor honetan duen konpetentzia ez da txikia baina alternatibarik ere ez dute eskaini Google-etik. Zerbitzua etenda ere, jakiteke dago API-aren etorkizuna zein izango den.

Ez da iPhone-erako Firefox-ik egongo

  Teknologia  Debagoiena

Mozillak – Firefox garatzen duen erakundea – betidanik agertu ditu Apple-en politikekin desadostasunak, ez baitzaie gustatzen haiek garatzaileekin duten jarrera. Erabat baztertu dute Apple-en sistema eragilearentzat Firefox-en bertsiorik ateratzea; ez orain ezta etorkizunean ere. Apple-en malgutasun ez da Mozillaren arabera arrazoia.