eguraldia 2013/06/17

  Teknologia None

Pello Zabalaren eguraldi iragarpena 2013/06/17

Windows eta Office berriak euskaratzeko paketeak eskuragarri daude, doan

  Teknologia

Windows eta Office berriak euskaratzeko paketeak eskuragarri daude, doan

Windows sistema eragilearen eta Office ofimatika aplikazio sortaren euskarazko bertsioa aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta Microsoftek. Softwarea behin instalatuta izanda, euskarazko bertsioa dakarren paketea deskargatu behar da. Doakoa da eta honako helbidean aurki daiteke: www.euskadi.net/euskara_soft. Arrasateko Garaian gunean aurkitzen den Microsoft-en Berrikuntza Guneak ere parte hartu du proiektuan.

Twitter-ek telebista saioei buruzko txioen artean publizitatea txertatuko du

  Teknologia

Twitter-ek telebista saioei buruzko txioen artean publizitatea txertatuko du

Emisioa identifikatu eta saioei buruzko komentarioen artean publizitatea txertatzeko teknologia erosi du Twitterrek. Saioa antzemateko gauza izango da Twitter eta saioari buruzko iruzkinen artean sartzeko publizitate espazioak erosi ahalko dituzte iragarleek.

Xbox berria kontsola eta telebista inteligentea izango da

  Teknologia

Xbox berria kontsola eta telebista inteligentea izango da

Egin du Microsoft-ek aurkezpena. Xbox One dauka izena kontsolaren modelo berriak eta Kinect osagarri baita berriarekin etorriko da, ahots bidezko kontrolarekin eta kontrol panel ezberdinarekin. Microsoft-ek "guztia baten" planteamenduarekin heldu dio oraingoan: jolasa,  Skype-erekin komunikazioa, Interneten nabigatzeko modua eta streaming bidezko audio eta bideoa. Telebista inteligenteekin lehian sartuko da hala mahaigaineko kontsola berria.

Ipuin interaktiboa tablet eta smartphonetarako euskaraz

  Teknologia

Ipuin interaktiboa tablet eta smartphonetarako euskaraz

Luul argitaletxearen Zatiketak biderkatuz ipuin interaktiboa bi plataformatan dago eskuragarri: androiderako google play-n eta apple-erako App Store-n.

Flickr berria abian da terabyte bateko doako edukierarekin

  Teknologia

Flickr berria abian da terabyte bateko doako edukierarekin

Berrikuntza nabariekin eta terabyte bateko edukierarekin, abian da Flickr berria. Doanekoa izango da gainera espazio hori guztia. Yahoo!-ren aurkezpen ekitaldian azpimarratu zuten orain helburua dela garai bateko popularitatea berreskuratzea eta lehenik eta behin, horretarako, biltegiratzeko ahalmena handitu egin diote zerbitzuari.

'.bzh' izango da Bretainiaren Interneteko luzapen propioa

  Teknologia

2004ean hasi zuten bidearen azken urratsak ematea falta zaizkio www.bzh elkarteari. Bretainiar hizkuntza eta kultura komunitatearentzat berezia izango den luzapenak ICANN erakundearen ebaluazioa gainditu du eta onartua izateko baldintzak bete ditu. Euskal Herriari dagokionez, '.eus' domeinua oraindik itxaron zerrendan da, eskaria onartua izan eta gero.

Koaderno digitala zabaldu gura du Sonyk eskoletan

  Teknologia

Koaderno digitala zabaldu gura du Sonyk eskoletan

Koaderno digitala da Sonyren apustu berria. Hezkuntzarako bereziki pentsatuta, 13 hazbeteko pantaila dauka eta tinta elektronikoa darabil gailuak eta liburu elektronikoaren funtzioak ere betetzen ditu. A4 orri baten neurria dauka eta 1.600x1.200 pixeleko TFT pantalla. Karga bakarrarekin 3 aste eusten diola diote Sonytik eta WiFi bidez konektatzen da sarera.

Google Apps-en administrazioa erraztu dute

  Teknologia

Google Apps-en administrazioa erraztu dute

Google-ek ia etenik gabe egiten ditu zerbitzuen eguneraketak ia etengabeak dira eta oraingoan zerbitzu osoenetako baten administrazioa berritu du kudeaketa lanak errazteko. Nagusiki enpresa eta erakundeei zerbitzua ematen dien aplikazio sorta da Google Apps, Gmail posta zerbitzua ardatz moduan hartzen duena. Zerbitzuen aukera zabalari eta malgutasunari esker, oso erabilia da enpresa alorrean.

Ouya kontsola librea ekainean ipiniko dute salgai

  Teknologia

Ouya kontsola librea ekainean ipiniko dute salgai

Bideojoko kontsolen egungo plantemendua haustera dator Ouya. Android sistema eragilean oinarrituko da eta librea da, hau da, edozein garatzailek sor ditzake jokoak gailu horrentzat. Ekainaren 4ean ipiniko dute salgai 99 dolarretan eta milaka joko eta aplikazio daude prest dagoeneko. Proiektua crowdfounding-aren bitartez– partikularrek Internet bidez eginiko ekarpenekin  – finantzatu dute.

iTunes dendak 10 urte bete ditu, merkatuaren nagusitzari eutsita

  Teknologia

iTunes dendak 10 urte bete ditu, merkatuaren nagusitzari eutsita

Musika digitala zuztarretik irauli zuen zerbitzuetako batek 10 urte bete ditu. Gaur egun dirutza egiten du musika denda digital horrek eta Apple-eri urtero 12 mila milioi dolarretik gorako irabaziak ekartzen dizkio.

'#amarenabizena' Twitter-en, Amaren Eguna ospatzeko

  Teknologia  Debagoiena

Twitterreko erabiltzaile euskaldun askok gaur deitura aldatuta izango dute ekimen berezi baten ondorioz. Domekan izango da Amaren Eguna eta Athletic-eko jokalarien ekimenari jarraituz (Vigoren aurkako partiduan euren lehen abizena barik, amarena erakutsiko dute elastikoan), twitterreko zenbait erabiltzailek sare sozialeko profileko izenean gauza berdina egiteko deia egin dute #amarenabizena traol-hitzarekin. Deiak goizeko lehen ordurako erantzun zabala izan du euskal twitterlarien artean.[Iturria: Sustatu, Bihar, ostirala, #amarenAbizena zure Twitterreko profilean]

Facebook-en etorkizun duda-mudakoa: erabiltzaileak behera baina mozkinetan hazi

  Teknologia

Facebook-en etorkizun duda-mudakoa: erabiltzaileak behera baina mozkinetan hazi

Alde handiarekin, erabiltzaile gehien dituen sarea bada ere, geroago eta nabarmenago, erabiltzaileek Instagram, ala neurri txikiagoan, Path moduko sare sozial espezifikoagoetara jotzen dute. Gainera, hasieratik erabiltzaile gehien izan dituen herrialdeetan goia jo du Facebook-ek. Hala eta guztiz ere, epe laburreko emaitza ekonomikoetan ondo dabil Zuckerbergen konpainia.

Historiako lehen webgunea abiatu zenetik 20 urte bete dira

  Teknologia

Historiako lehen webgunea abiatu zenetik 20 urte bete dira

Orain dela 20 urte erabaki zuen CERN-ek (Ikerketa Nuklearretarako Europako Kontseilua) Interneterako sarbidea publiko eta doako egitea. Historiako gertaera teknologikorik garrantzitsu horretatik bi hamarkada bete dira. World Wide Web delakoa sortzeko oinarriak zabaldu zituen CERN-ek: HTML hizkuntzaren, HTTP protokoloaren eta webean objektuak lokalizatzeko sistemaren oinarriak publiko egin zituzten. Horren berri ematen duen webgunea bera, atzera ere eskegi dute urteurrena ospatzeko.

'Euskalerria.org' ataria itxi egingo dute maiatzean

  Teknologia

Ataria eta posta zerbitzua bertan behera geratuko dira 12 urte eta gero. Informazio ataria, zerbitzuen gida eta posta elektroniko zerbitzua eman ditu Euskalerria.org-ek orain arte eta egubakoitzean jakinarazi zuten oraingo astean zerbitzuarekin amaituko dutela.