Leuzemia daukan 9 hilabeteko Fernando Riviere Aretxabaletako mutikotxoak hezur-muin transplantea behar du

  Osasuna  Aretxabaleta  Arrasate  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Zazpi hilabete zituela, aurtengo otsailean diagnostikatu zioten gaixotasuna Fernandori: Leuzemia Mielomonozitikoa dauka. Bakarrik hezur-muin transplante baten bitartez osatu daiteke gaixotasun mota da hori, eta Fernandoren gurasoen eta bestelako senideen hezur-muinak ez dira balekoak. Ondorioz, herrikide eta inguruko bizilagunei dei egin diete hezur-muin emaile egin daitezen, hori da-eta osatzeko duen bide bakarra. Ezagutu gertutik Fernando mutikotxoaren kasua eta emaile egiteko beharrezko informazioa jaso bideoa ikusita.

Makrobiotikaren gaineko hitzaldia hilaren 26an

  Osasuna  Arrasate

Makrobiotikaren gaineko hitzaldia hilaren 26an

Makrobiotika jendeari gerturatzeko helburuarekin, Ekin emakumeak elkarteak hitzaldia antolatu du hilaren 26rako Arrasateko Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan arratsaldeko 18:00etan. Hitzaldi hori Egoitz Garro kontsultore makrobiotikoak eta irakasleak emango du eta makrobiotika gertutik ezagutzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

Erretzeari uzteko ikastaroa

  Osasuna  Arrasate

Udal Prebentzio Zerbitzuak antolatu du ikastaroa eta doakoa da. Ikastaroa bera maiatzaren 8an hasiko da, baina, aurrez, taldea sortzeko hitzaldi informatiboa egingo dute maiatzaren 2an, 17:30ean, Kultur Ateko Jokin Zaitegi gelan. Bertan talde terapiaren funtzionamendua azaldu eta pertsona bakoitzaren balorazioa egingo da.

"Gaixotasuna aurrera doa eta ez dugu emailerik Fernandorendako"

  Osasuna  Debagoiena

"Gaixotasuna aurrera doa eta ez dugu emailerik Fernandorendako"

"Fernando Riviere Alvarezek, bederatzi hilabeteko haurtxoak, hezur-muin transplantea behar du. Aretxabaletan bizi da umetxo hori, eta gurasoak arrasatearrak dauzka. Herrikide eta inguruko bizilagunei dei egin diete hezur-muin emaile egin daitezen, hori da-eta osatzeko duen bide bakarra. “Emaile izatea oso konplikatua zela uste genuen, baina gaur egin ia-ia odola ematea bezain erraza da. Ez da ospitaleratze beharrik", azpimarratu du Letizia amak.

Menopausiaz berba egingo dute Osasun Ikasgelan

  Osasuna  Arrasate  Bergara  Debagoiena

Menopausia da Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuak bere Osasun Ikasgelarako aukeratu duen gaia, eta horretaz hitz egiteko bi saio antolatu ditu. Martitzenean, hilak 17, izango da lehenengoa, Arrasaten, eta 24an bigarrena, Bergaran.

Hipertentsioa hizpide

  Osasuna  Debagoiena

Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuak aurten antolatutako bigarren Osasun Ikasgelan hipertentsioa izan zuten berbagai. Osasun tartera ere gai horixe ekarri dugu: hipertentsioa. Eta horri buruzko azalpenak Maitane Izagirre barne medikuntzako medikuak eman digu.

Hipertentsioa

  Osasuna  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Osasun tartean hipertentsioaz hizketan Maitane Izagirre, barne medikuntzako medikuarekin.

AsteON: Debagoieneko Ospitale berria

  Osasuna  Debagoiena Astea iruditan None

AsteON saioko erreportaje nagusia ekainaren 18an zabalduko den Debagoieneko ospitale berriaren gainekoa.

Bi hilabete eta erdi bakarrik falta da ospitale berria inauguratzeko

  Osasuna  Debagoiena

Debagoiendarrok luzaroan zain izan dituen ospitale berria ia guztiz gertu dago, eta ekainaren 18an inauguratuko dute. Momentu horretatik, erabiltzaileok hara joan beharko dute oraindik gaur egungo ospitalean egiten dituzten egiteko eta zerbitzu guztietarako.

Ospitalea zelakoa den ikusi:

Metodo hipopresiboa: kirolariengan ere onurak dakartza

  Osasuna  Debagoiena

"Barruraino sartzen zaie soinuaren doinua gaixoei"

  Osasuna  Antzuola

"Barruraino sartzen zaie soinuaren doinua gaixoei"

Antzuolako gazte talde bat hamabostean behin Aita Meniko gaixoengana joaten da. Osasun Pastoraltzak, bultzatutako ekimena da; sekulako esperientzia bizitzen dihardutela kontatu digute gazteek. Bisita taldeak, 13-17 urte bitarteko gazteez eta aurre-jubilatutako taldeek –60 urte bueltakoak –osatzen dituzte. Txandatu egiten direla esan digute.

Debagoieneko ospitale berria ekainaren 18an zabalduko dute

  Osasuna  Debagoiena

Debagoieneko ospitale berria ekainaren 18an zabalduko dute

Arrasaten kokatuta dagoen oraingo ospitalearen ondoan dago kokatuta eraikin berria eta fase desberdinetan joango dira ospitale berria irekitzen. Helburua da zerbitzu berriak eta hobeak eskaintzea modu erosoagoan.

Debagoieneko ospitale berria ekainaren 18an inauguratuko dute

  Osasuna  Debagoiena GAURKOAK None

Arrasaten kokatuta dagoen oraingo ospitalearen ondoan dago kokatuta eraikin berria eta fase desberdinetan joango dira ospitale berria irekitzen. Helburua da zerbitzu berriak eta hobeak eskaintzea modu erosoagoan.

Dukan dieta: Ona ala txarra osasunarendako?

  Osasuna  Debagoiena

Dukan dieta

  Osasuna  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Osasaun tartea: Dukan dietaren gainean hitz egin dugu Lorea Aranburu, mediku-nutrizionistarekin.