Miren Arizti: "Usaimenik ez edukitzea da anosmia eta horrek eragina izan dezake zaporeetan"

  Osasuna  Debagoiena

Gasteizko Txagorritxu Ospitaleko otorrinolaringologia zerbitzutik egindako ikerketa batetik ondorioztatu dute anosmia gaixotasunak biztanleen %2ri eragiten diela. Gaixotasun horri buruz hitz egin dugu osasun tartean Miren Arizti Debagoieneko Ospitaleko otorrinolaringologoarekin.

Kolon minbiziari aurrea hartzeko beste kanpaina bat abian da Oñatin

  Osasuna  Debagoiena  Oñati

Anbulatorioak abiatu du, eta dagoeneko hasi dira etxera gutun pertsonalizatuak bidaltzen parte hartuko duten 2.327 oñatiarrei.

LAB Helduak: "Onartezina da botikak berrordaintzeko sistema berria"

  Osasuna  Antzuola  Debagoiena GAURKOAK None

LAB Helduak botikak berrordaintzeko sistema berriaren kontra agertu dira. Salatu dute erabaki hori onartezina dela eta ondorio "larriak" ekarriko dituela. Horren aurrean "altxatu" beharra dagoela gaineratu dute eta dei egin dute egubakoitzean hiriburuetan egingo diren kontzentrazioetara joateko. Antzuolan elkartu dira Euskal Herri osoko LAB Helduen ordezkariak, eta batzarra egin ostean, elkarretaratzea egin dute plazan.

Diputazioak bere gain hartuko ditu udalek kudeatzen dituzten eguneko zentro eta zaharren egoitzak

  Osasuna  Debagoiena

Diputazioak bere gain hartuko ditu udalek kudeatzen dituzten eguneko zentro eta zaharren egoitzak

Legeak dioena beteko du horrela, 2008tik Diputazioaren eskumena direlako legez. 16 zentro eta egoitzari eragingo die aldaketak. Gizarte Politikako departamentuak hiru hilabeteko epean aurkezteko die proposamena Batzar Nagusiei eta udalei.

LAB Helduak: "Onartezina da botikak berrordaintzeko sistema berria"

  Osasuna  Antzuola  Debagoiena

LAB Helduak: "Onartezina da botikak berrordaintzeko sistema berria"

LAB Helduak botikak berrordaintzeko sistema berriaren kontra agertu dira. Salatu dute erabaki hori onartezina dela eta ondorio "larriak" ekarriko dituela. Horren aurrean "altxatu" beharra dagoela gaineratu dute eta dei egin dute egubakoitzean hiriburuetan egingo diren kontzentrazioetara joateko. Antzuolan elkartu dira Euskal Herri osoko LAB Helduen ordezkariak, eta batzarra egin ostean, elkarretaratzea egin dute plazan.

Ekaina aurretik "moldatu" beharko dute erkidegoek botikak berrordaintzeko sistema

  Osasuna  Debagoiena

Gaur BOE Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dutenez, autonomia erkidegoek ekaina amaitu aurretik "moldatu" beharko dute botikak berrordaintzeko sistema. Osasun Sistema Nazionalaren (SNS) jasangarritasuna bermatzeko erreformen Errege Lege Dekretua joan den ostiralean onartu zuten Ministro Kontseiluan.

Memoria lantzeko tailerra eguaztenetan

  Osasuna  Antzuola

Emma Ocamica terapeutak eskainiko du tailerra eta azaldu digunez, buruko area kognitibo guztiak estimulatzeko ikastaroak dira. "Kurtso osoan zehar, garuneko gune kognitibo guztiak estimulatuko ditugu bederatzi saio ezberdinei esker. Ariketa bakoitzak burmuineko area konkretu bat estimulatzen du, hori da helburua, garun dena lantzea". Garuneko gimnasia ikastaroak maiatzeko eta ekaineko eguaztenetan egingo dira Torresoroko Eguneko zentroan. Lehena maiatzaren 2an izango da eta izena emateko epea zabalik duzue hilaren 30era arte.

Kronet aurkeztu dute: gaixo kronikoendako sarea

  Osasuna  Debagoiena

Kronet aurkeztu dute: gaixo kronikoendako sarea

Gaixo kronikoen eta euren familiartekoen bizi kalitatea hobetzeko sortu dute Kronet gaixo kronikoen sarea. Gaur egin dute sare horren aurkezpen ofiziala Bilbon eta azpimarratu dute garrantzitsuena dela "gaixotasuna duen pertsona" eta ez "pertsonak duen gaixotasuna". Sare horretan erabiltzaileek euren bizipenak partekatzeko aukera daukate, besteak beste, eta besteen esperientzietatik ikas dezakete.

Leuzemia daukan 9 hilabeteko Fernando Riviere Aretxabaletako mutikotxoak hezur-muin transplantea behar du

  Osasuna  Aretxabaleta  Arrasate  Debagoiena

Zazpi hilabete zituela, aurtengo otsailean diagnostikatu zioten gaixotasuna Fernandori: Leuzemia Mielomonozitikoa dauka. Bakarrik hezur-muin transplante baten bitartez osatu daiteke gaixotasun mota da hori, eta Fernandoren gurasoen eta bestelako senideen hezur-muinak ez dira balekoak. Ondorioz, herrikide eta inguruko bizilagunei dei egin diete hezur-muin emaile egin daitezen, hori da-eta osatzeko duen bide bakarra. Ezagutu gertutik Fernando mutikotxoaren kasua eta emaile egiteko beharrezko informazioa jaso bideoa ikusita.

Bukatu dira doako sendagaiak

  Osasuna  Debagoiena GAURKOAK None

Bukatu dira doako sendagaiak, pentsiodunek ere ordaindu egin beharko dituzte; soilik prestaziorik gabeko langabeentzat eta pentsio ez kontributiboak jasotzen dituztenentzat izango dira doakoak aurrerantzean. Kalera atera gara neurrioi buruz galdezka eta askotariko iritziak jaso ditugu; gehienak, kontrakoak.

Memoria tailerrarekin asko gozatu dute ikasleek

  Osasuna  Aramaio

Memoria tailerrarekin asko gozatu dute ikasleek

Atzo amaitu zuten Lurgorri Eguneko zentroan lehenengoz egin duten 60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako memoria tailerrarekin. Hamar pertsonek hartu dute parte, aramaioarrak guztiak, eta bederatzi saio egin dira guztira. Hilabete baino gehiago iraun du –astean bi orduko saio bi–, Aste Santua tartean izanagatik eragindako atzerapena kontuan hartuta.

Osakidetza 24 orduz

  Osasuna  Debagoiena

Osakidetza 24 orduz

Hemendik aurrera Osakidetzak eguneko 24 ordutan eta urteko 365 egunetan erantzun ahal izango die herritarren beharrizanei. Arreta zerbitzua telefonozko arreta sistema automatiko bidez eta Interneteko aplikazio berri baten bitartez gauzatuko dute.

Agifesen kanpaina berria: 'Baikor pentsatu nahi duzu?'

  Osasuna  Debagoiena

Agifesen kanpaina berria: 'Baikor pentsatu nahi duzu?'

Agifesek, gaixotasuna duten pertsonak eta senideak biltzen dituen Gipuzkoako elkarteak, Baikor pentsatu nahi duzu? lelodun 2012ko sentsibilizazio kanpaina aurkeztu du. Kanpainarekin, elkarteak honako helburuak lortu nahi ditu: buruko gaitzak dituzten pertsonekiko enpatia sustatzea, buruko osasunaren garrantziaz konbentzitzea eta jarrera baikorrak zailtasunak gainditzen laguntzen duenaz kontzientziatzea.

Leuzemia duen 9 hilabeteko Fernando Riviere Aretxabaletako mutikotxoak hezur-muin transplantea behar du

  Osasuna  Aretxabaleta  Arrasate  Debagoiena GAURKOAK None

7 hilabete zituela diagostikatu zioten Fernandori leuzemia eta hezur-muin transplante baten bitartez bakarrik osatu daiteke. Senideen hezur-muinak ez dira balekoak, eta horregatik, herrikide eta inguruko bizilagunei dei egin diete hezur-muin emaile egiteko. Gaur egun, hezur-muin emaile egitea oso erraza dela azpimarratu dute Fernandoren senideek, ia-ia odola ematea bezain erraza, eta herritarrak emaile egitera animatu dituzte.

Bukatu dira doako sendagaiak

  Osasuna  Debagoiena

Bukatu dira doako sendagaiak

Pentsiodunek ere ordaindu egin beharko dituzte botikak, soilik prestaziorik gabeko langabeentzat eta pentsio ez kontributiboak jasotzen dituztenentzat izango dira doakoak aurrerantzean. Bihar, egubakoitza, onartuko ditu neurriok Espainiako Gobernuko ministro kontseiluak eta pare bat hilabete barru jarriko dira indarrean. Itxura guztien arabera, erkidegoak ere behartuta egongo dira betetzera.