Lan prekaritatea salatzeko txistu egin dute ESK-ko kideek ospitale aurrean

  Osasuna  Arrasate  Debagoiena

Lan prekaritatea salatzeko txistu egin dute ESK-ko kideek ospitale aurrean

ESK sindikatuko kideek elkarretaratzea egin zuten atzo, martxoak 30, Debagoieneko ospitale aurrean hango langileen lan baldintza kaskarrak salatzeko. Ospitaleko zuzendaritzak egindako kudeaketari txistu egin zioten.

Paziente Bizia programaren lehen euskarazko taldea Debagoieneko ESIn

  Osasuna  Debagoiena

Arrasateko, Aretxabaletako eta Aramaioko hamahiru pertsonek parte hartu dute euskaraz egin den lehen Paziente Bizia programan.

Bergarako Osasun Sareak urteko plangintza adostu du

  Osasuna  Bergara

Bergarako Osasun Sareak urteko plangintza adostu du

Azaroan jarri zuten abian Osasun Sarea Bergaran "sare txikia baina eraginkorra izateko helburuarekin" Elena Lete alkatearen esanetan eta orain urteko plangintza zehaztu dute.

"Oraindik ere ezezaguna da haurren minbizia"

  Osasuna  Debagoiena

"Oraindik ere ezezaguna da haurren minbizia"

Eguaztenean, otsailaren 15ean, Haur Minbizidunen Nazioarteko Eguna izan zen; iaz, 2016an, haur minbizidunen lau kasu izan ziren Debagoienean; leuzemiak, oro har. Donostiako ospitalean, urtero, haur minbizidunen 20-25 kasu berri izaten dira. Nekane Lekuona Aspanogi elkarteko kidea da.

Oroimena lantzeko saioak laster Elgetako eguneko zentroan

  Osasuna  Elgeta

Oroimena lantzeko saioak laster Elgetako eguneko zentroan

Zerbitzuak eskaintzen dituen plaza guztiak beteta egonik arlo kognitiboa lantzeko premia duten herritarrendako eskaintza berezia ipini gura dute martxan arduradunek. Interesatuek eguenera arteko epea dute udaletxean izena emateko.

Zergatik egiten dugu barre?

  Osasuna  Arrasate  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Barrea garunaren erantzun fisiologiko bat da; estimulu umoretsu baten aurrean garunak daukan inpultso bat, eta horren erantzuna barrea bera da. Adituek diotenez, egunero bataz beste hogei minutu egiten da barre.

Martxotik aurrera memoria tailerrak eskainiko dituzte Elgetako eguneko zentroan

  Osasuna  Elgeta

Garuna aktibo mantentzen eta garapen pertsonala bultzatzen laguntzeko ikastaro dinamikoa iragarri dute. Interesatuek hilaren 23ra arte dute zabalik izena emateko epea, Elgetako udaletxean. 

Panga arrainaren polemika

  Osasuna  Debagoiena

Berriro piztu da panga arrainaren gaineko polemika, supermerkatu kate handi batek esan duelako ez duela gehiago salduko. Laura Alutiz nutrizionistak eta Eguren arraindegiko Rosi Retolazak pangari buruzko xehetasunak eman dituzte.

Lehen sorospen ikastaroa

  Osasuna  Debagoiena  Oñati

Lehen sorospen ikastaroa

Debagoieneko Gurutze Gorriak otsailaren 24tik martxoaren 24a bitartean, lehen sorospen ikastaroa eskainiko du Oñatin.

Diabetesa antzemateko doako testa egingo dute bederatzi farmaziak

  Osasuna  Debagoiena GAURKOAK

Bailarako bederatzi farmaziatan, bost herritan, egingo dute 2 motako diabetesa antzemateko doako testa. 40 urtetik gorako guztiei gomendatzen diete test hori egitea.

Gabon jaietan odol emanaldi kopuruak %50ean egin du behera EAEn

  Osasuna  Debagoiena

Gabon jaietan odol emanaldi kopuruak %50ean egin du behera EAEn

Euskal Autonomia Erkidegoko odol erreserbak hobetzeko, Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak dei bat egin du odol emaileak datozen egunetan odola ematera animatzeko. Adierazi dutenez, EAEn eguneko 400 emanaldi inguru behar izaten dira.

Gripearen epidemiak gogor astindu du bailara

  Osasuna  Debagoiena GAURKOAK

Gripe epidemia dago Hego Euskal Herrian, eta Debagoienean datuak bereziki altuak ari dira izaten. 2016eko azken astean, esaterako, bailarak izan zuen Erkidegoko intzidentzia maila altuena.

Auto elektrikoak Debagoieneko ospitalerako

  Osasuna  Debagoiena

Auto elektrikoak Debagoieneko ospitalerako

eRenting enpresaren eskutik lau auto %100 elektriko izango ditu aurrerantzean Debagoieneko ospitaleak.

Osasunarekin lotutako bi hitzaldi Mizpirualden

  Osasuna  Bergara

Nagusilanekin batera antolatu dituzte, herritar orori zuzenduta dira, eta 17:30ean egingo dituzte biak, egoitzako liburutegian.

Iker Aizpurua: "Debagoienean epilepsia diagnostikatuta duten 600 inguru daude"

  Osasuna  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak hitzaldia eskaini du Bergaran, UNED-ek antolatuta. Elkarteko komunikazio arduraduna da Iker Aizpurua, eta epilepsiaren eta elkartearen berri eman du Debagoiena Zuzenean saioan.