Glutenik gabeko jaialdia maiatzaren 26an, Bergaran

  Osasuna  Bergara

Glutenik gabeko jaialdia maiatzaren 26an, Bergaran

Euskadiko Zeliakoen Elkarteak egitarau zabala antolatu du maiatzaren 26rako, 17:30etik 19:30era, San Martin plazan: postre lehiaketa –postreak 17:30etik 18:30era aurkeztu beharko dira–, askaria, produktuen dastatzea, zozketak, Jardun elkarteko lagunen eskutik jolasak, zuzeneko musika eta Bergarako Erraldoi Taldekoen kalejira.

Pauso Berriak programa garrantzitsua da adimen urritasuna duten pertsonendako

  Osasuna  Debagoiena  Oñati

Urtean behin elkartzen dira Atzegikoak diren Debagoieneko familiak. Oñatin zuten gaur hitzordua, eta batzarra egin dute gaztelekuan. Jarraian etorri dira euskal dantzen ikuskizuna, txikiteoa, bazkaria eta dantzaldia.

Landatxopen kopago sanitarioa egiteko eskaerak egiteko aukera izango da datorren astean

  Osasuna  Antzuola

Maiatzaren 15etik 19ra bitartean, 16:00tik 18:00ra, Landatxope elkarteko egoitzan kopago sanitarioaz baliatzeko eskaerak aurkezteko aukera izango da. Aurreko urteetan eskatu dutenek, lokalean prest izango duten dokumentazioa sinatu besterik ez dute egin behar. Lehenengoz egingo dutenek, honako dokumentuak aurkeztu beharko dituzte: NANa, Osakidetzako txartela eta kobratzeko erabiliko den kontu korrontearen titularra dela ziurtatzen duen agiria (Kutxa edo Bankuak egin eta sinatu behar du). Kopago eskaera egiteko baldintza urteko 18.000 euro gordin baino gutxiago kobratzea da.

Itsaso Torres:"Gizonezkoek ere izaten dute fibromialgia, eta emakumeek beste sufritzen dute"

  Osasuna  Debagoiena

Maiatzaren 12a Fibromialgiaren eta Neke Kroniko Sindromearen Nazioarteko Eguna da. Itsaso Torresen senarrak fribromialgia du, eta horrek egunerokoan duen eragina kontatu du.

Gorka Gereño: "Gorputza segituan ohartzen da makrobiotikaren onurez"

  Osasuna  Bergara

Intxaurrondo Makrobiotika Jatetxeko sukaldari Gorka Gereñok sukaldaritza makrobiotikoari buruzko ikastaroa eskainiko du Uned-Bergaran. Maiatzaren 11an hasiko da ikastaroa, eta aurrez izena eman behar da.

Sukaldaritza makrobiotikoaren gaineko ikastaroa UNEDen

  Osasuna  Bergara

Sukaldaritza makrobiotikoaren gaineko ikastaroa UNEDen

Gorka Gereño sukaldariak gidatuta, 1920an Japonian garatutako sukaldaritza makrobiotikoaren inguruko ikastaroa antolatu du UNEDek. Maiatzaren 11n hasiko da (eguena), baina izena emateko epea maiatzaren 7an itxiko dute.

Julen Abasolo, esne ekoizlea: "Ugaritasun garai honetan, zalantzan jartzen ditugu betidaniko oinarrizko janariak"

  Osasuna  Aretxabaleta  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Azkenaldian animalietatik datorren esnearen kontrako korronteak indarra hartu du, eta hainbat adituk behi esne kontsumoaren aurka egin dute. Beste aldea ezagutzeko behi esnearen ekoizleen ikuspuntua jaso nahi izan dugu. Horretarako Aretxabaletako Areantza Etxebarri baserriko Julen Abasolo gonbidatu elkarrizketatu dugu. 

Zer dira zaratak guretzat?

  Osasuna  Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Atzo izan zen Zarataren Nazioarteko Eguna; helburua kutsadura akustikoak eragiten dituen kalteez herritarrak kontzientziatzea da. Ane Ugarte otorrinolaringologoarekin egon ginen hainbat zalantza argitzen eta ostean oñatiarrei zaratei buruz galdetu genien.

Telebistan kirola ikustea osasungarria da

  Osasuna  Arrasate  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Kirola nekagarria bezain osasungarria da, orain baina, neke hori alde batera utzi dezakegu. Ikerlari batzuek ondorioztatu dutenez, telebistan kirola ikustea osasunarendako ona da. Goiena telebistak gainera, kirol saio berri bat sortu du #HRMT. 

Odola emateko aukera datozen egunetan

  Osasuna  Arrasate

Odola emateko aukera datozen egunetan

Hurrengo zazpi egunetan odola emateko bi hitzordu egongo dira Arrasaten. Horietako lehena eguenean, Laubide plazan egongo den autobusean, eta bigarrena, maiatzaren 2an anbulategian. Bi egun horietan, 16:30etatik 20:00ak arte izango da odola emateko tartea.

Osasungarria da ohea egitea?

  Osasuna  Arrasate  Debagoiena

Beti entzun dugu ohea egitea beharrezkoa dela, baina badirudi gure osasunarentzako ez dela oso ona. Ikerketa batek ondorioztatu duenez, ohea egin gabe lagatzean bertan pilatzen diren akaroak hil egiten dira-eta.

55 urtetik gorako arrasatearrentzat tailer sorta oparoa Bizipozen eskutik

  Osasuna  Arrasate

55 urtetik gorako arrasatearrentzat tailer sorta oparoa Bizipozen eskutik

Askotariko gaiei buruz buruzko bi orduko tailer zikloa aurkeztu dute, hainbat adituren hitzaldiekin. Zortzi tailerretan parte hartzeaz gain, taldeka proiektu sozialak egiteko aukera ere izango da, Bizipoz taldeko koordinatzaileen aholkularitzarekin. 20 pertsonentzako plaza mugatuak daude, baina izen ematea zabalik egongo da apirilaren 24ra arte.

Muskulu-atrofia espinala duen Leire Martin bergararrari laguntzeko lanean

  Osasuna  Bergara

IGAM taldeak buru belarri dihardu Muskulu-atrofia espinala dutenen FundAME elkartearentzat eta Leire Martin neskatila bergararrarentzat dirua batzeko ekimenak antolatzen. Zozketa txartelak eta kamisetak atera dituzte, eta ekainaren 17an egingo duten jaialdi handirako prestaketekin ere hasi dira. Horrez gain, Erramu Zapatuan ere kalera aterako dira.

BiziPoz ekimeneko programa aurkeztuko dute bihar Kulturaten

  Osasuna  Arrasate GAURKOAK

12:00etan, Jokin Zaitegi gelan aurkeztuko dituzte programaren nondik norakoak, eta interesa duen edonor gerturatu daiteke, antolatuko dituzten ekintzen berri edukitzeko.

Desfibriladorea egongo da Goienako eraikinean gaurtik aurrera

  Osasuna  Arrasate

Bihotz-biriketako gelditzeak gertatzen direnean lehen mailako laguntza eman ahal izateko desfibriladorea jarri da Goiena Komunikazio Taldearen Arrasateko eraikinean; Otalora Lizentziaduna kaleko 31. zenbakian.