Logoa

Balantze positiboa egin dute Aloñakoek

 Oñati Kirol arloan balantze ona egin du; arlo ekonomikoan galera txikia izan du azken urtean. Urteko balantzea egiteko batzar orokorra egin du Aloña Mendiko futbol sailak.

Olakua auzoko jaiak hasten dira gaur

 Oñati Iluntzeko zazpiretan itxafleroa jaurtiko dute eta txorimaloekin batera, jaiak hasiko dira. Zapatuan auzoko bazkaria egingo dtue. Domeka arte iraungo dute jaiak.

Oñatiko Bandak 25. urteurreneko musika jaialdia egingo du domekan

 Oñati Oñatiko Musika Bandak jaialdia antolatu du etzirako, domeka, 25. urteurrena ospatzeko. Beste bi Banda etorriko dira, eta kalejirak eta kontzertua egingo dituzte.

Ganbara Abesbatza lehen diskoa grabatzen ari da

 Oñati Ganbara Abesbatza lehen diskoa grabatzen ari da, eta espero dute datorren urtean merkatuan izango dela dagoeneko. Horrekin, taldeak 10. urteurrena modu borobilean ospatu ahal izango du.

San Juanak ospatuko dituzte asteburuan

 Oñati Zapatu gauean afaria egingo dute Urtiagain jatetxean eta domekan, meza, auzoko hildakoen alde.

Hiltegiaren aldeko protesta egingo dute zapatuan

 Oñati Hiltegia bizirik plataformak, Zubillagako hiltegiak zabalik jarraitu behar duela aldarrikatuko du zapatuan, plazan, 13:00etan.

Herri Eguneko tabernaz arduratu gura dutenek azken egunak dituzte izena emateko

 Oñati Jaietako Herri Egunean herri tabernaren ardura hartzeko gertu dauden oñatiarrek izena emateko aukera dute oraindik; hain zuzen, egubakoitzean, hilak 19, bukatuko da epea. Kultura etxera jo behar duzue horretarako.

Politikariak mahai ingurua egingo dute iluntzean Santa Anan

 Oñati PP eta PSOE ez, gainontzeko alderdietako ordezkari bana etorriko dira gaur, 19:00etan, Santa Anara. Gaia: gaur egungo marko juridiko-politikoa. Elkar Hezi ikastetxeko ikasleek antolatu dute.

Udaleko langileek greba egingo dute

 Oñati Lan hitzarmenaren alde, ekainaren 25ean greba egingo dute Udaleko langileek. Bitartean, alkatearekin hitz egiten saiatzen jarraituko dute.

San Kristobalen irudia eta San Migel berria protagonista, Oñatin

 Oñati Joxe Errastiren lekukoa hartuta, Fernando Diaz izan zen San Migel, prozesioko figura nagusia. San Kristobalen irudia aurreneko aldiz eraman zuten prozesioan; guztira, 15 santu atera zituzten.

Eman dira Oñati Hiria literatur lehiaketako sariak

 Oñati Aurreko urtetan baino lan gutxiago aurkeztu dira, eta sari batzuk eman gabe gelditu dira.

Mendiola hirugarren Zarauzko mendi lasterketan

 Oñati Joan den domekan egin zuten mendi lasterketa Zarautzen, eta Joxe Mendiola hirugarren helmugaratu zen. Juan Mari Garinek irabazi zuen.

Titin eta Goñi II.a elkarren aurka gaur frontoian

 Oñati Titinek Elkororekin jokatuko du, eta Mikel Goñik Lasarekin. 22:30etan hasiko da partidua, frontoian. ETBk zuzenean emango du.

Haurreskola publikoan matrikulatzeko epea luzatu du Udalak

 Oñati Ekainaren 13ra arte luzatu du Udalak datorren ikasturtean zabalduko den haurreskola publikoan izena emateko epea. Hori egin ahal izan da haurreskola ez dutelako irailean zabalduko, beranduago baizik.

Hauteskunde erroldan 8.914 oñatiar daude

 Oñati Beste sei europarrek ere Oñatin bozkatuko dute. 16 mahai jarriko dituzte eta zapatuan eramango dituzte kuxak, kabinak eta boto paperak.

Jaiak dira hileko asteburu guztietan

 Oñati Gorpuzti jaiak, Garagaltza, Olakua, Koiskar eta Torreauzoko jaiak dira datozen asteburuetan. Araotzekoak joan den asteburuan izan dira.

Kanpoko inbertitzaile batek Cegasaren %20a eskuratuko du

 Oñati Atzerriko inbertsio fondo bat Cegasaren kapital sozialaren %20aren jabe egingo da. Hala ere, Juan Zelaia enpresaburu oñatiarrak kapitalaren gehiengoarekin jarraituko du. Atzerriko inbertitzaileak ez du oraindik bere izena ezagutzera eman nahi izan. Munduko pila fabrikatzaile handienetarikoa da Cegasa (Celaya, Emparanza eta Galdos, S.A.).

Gorpuztiko prozesioa nola antolatzen den azalduko du Makalena elkarteak

 Oñati Apostoluak nola janzten eta orrazten dituzten, dantzen esanahia zein den, San Migelen trajeak zenbat pisatzen duen, kofradixiak zein lan egiten duen, eta askoz ere gehiago. Bihar, eguena, Santa Ana antzokian 19:30ean.

Beneditarrek irakasleendako bazkaria antolatu dute Mendeurreneko ospakizunen barne

 Oñati Moja beneditarrek ospakizun gehiago antolatu dituzte Oñatin eman duten mendea ospatzeko: hain zuzen, ekainaren 29an, irakasle guztiek elkarbizitza eguna eta bazkaria izango dute. Mojak oso pozik daude zapatuan, ekainak 5, ikasle ohien jaialdiak izandako harrerarekin: 180 lagun elkartu ziren.

Joseba Blazquez hirugarren Hiru Handietan

 Oñati Aizkorri, Anboto eta Gorbeia mendiak zeharkatzen ditu Hiru Handiak probako ibilbideak. 11 ordu eta 25 minutu egin ditu Josebak. Bero pasa dute.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Edukiontziak
Eskolarako amantalak
Jatetxea
Langileen eskubideak