Logoa

Arantxa izeneko 300 lagunetik gora bildu ziren atzo "Arantxen egunean"

 Oñati Aurten, ohitura hau finkatzeko "Arantxen batzordea" sortu gura izan dute datozen ospakizunetan ahalik eta izenkide gehien batu ahal izateko.

Sex Pistols-eko sortzaile Glen Matlock-ek gaztelekuan joko du gaur

 Oñati Sex Pistols taldea sortu zutenetako bat zen Glen Matlock. Urte asko pasa dira, baina berak agertokian jarraitzen du eta gaur gauean gaztelekuan joko du The Philistines bere talde berriarekin. Aurretik, Potemkin talde oñatiarrak girotuko du gaua.

"Obaba" filmaren zazpi emanaldi egingo dituzte

 Oñati Obaba filma dator asteburu honetan Oñatiko zinema aretora, eta berau ikusteko emanaldi bereziak antolatu ditu Udalak. Filmaren euskarazko bertsioa emango dute.

Arantxa izenekoen eguna ospatuko dute domekan

 Oñati Dagoeneko 200etik gora apuntatu dira. Gandiaga Topagunea bisitatuko dute bazkaldu aurretik. Arantxen komisioa ere sortu gura dute.

Psikogeriatria zerbitzua San Martin egoitzan

 Oñati Psikogeriatria zerbitzua jarriko dute San Martin egoitzako hirugarren solairuan eta autonomoendako izango da laugarrena: logelak, instalazioak eta larrialdietarako irteera berriak ere egingo dituzte. Irailean hasi zituzten lanak eta sei hilabeteko epea dute.

Ekaitz Osa, bikain lasterketetan

 Oñati Donostia hiriko lasterketa irabazi zuen domekan; eguaztenean, Soraluze eta Bergara artekoa. Behobia-Donostia egingo du datorren hilean.

Txandak beste hiru sari eman ditu

 Oñati Ines Maiztegi, Amelia Vazquez eta Oihana Ruiz dira sarituak. Oraindik beste hiru sari banatuko ditu Txandak urtea bukatu aurretik.

Guraso eskolak ikasturte berria prestatu du

 Oñati Hiru gai nagusi prestatu ditu aurtengo ikasturterako. Azaroaren 2an amaitzen da izena emateko epea.

Gizon bat hil da basoan lanean ari zela

 Oñati Migel Odriozola Arantzazuko auzo alkatea da hildakoa. Aizkirri baserritik gertu ari zen basoko lanetan.

Hitzarmena sinatu dute EHUk eta Oñatiko unibertsitateak

 Oñati Lankidetza Hitzarmena sinatu dute Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Institutuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Hitzarmenaren arabera,Oñatiko unibertsitatean 1990. urtetik ematen duten Lege soziologiaren nazioarteko masterrak titulazioa izango du arrerantzean, EHUren laguntzarekin.

Landa eremuan bizi den emakumearen eguna ospatuko dute zapatuan Arantzazun

 Oñati

Landa eremuan bizi den emakumeak dituen erronkei, arazoei eta osasunari buruz

Oñatiko Zurigorri Taldeak bazkide kanpaina zabaldu du

 Oñati Antton tabernan eman daiteke izena bazkide egiteko. San Mameserako sarrerak zozketatuko dituzte. Aste honetakoak, Unai Bartolomeri tokatu zaizkio.

Bost hilabete inguru iraungo dute errepidea konpontzeko lanek

 Oñati Zubillagatik Belatxara gasolindegi parerainoko errepide zatia konponduko dute. Semaforoak jarri dituzte errepidearen zati bat ixteko, eta auto ilarak sortzen dira.

Aurreko udan baino turista gehiago etorri dira aurten Oñatira

 Oñati Ekainetik irailera, ia 7.000 turista pasa dira Oñatiko turismo bulegotik. Euskal Herritik ez ezik, Erresuma Batutik, Frantziatik, Kanariar Uharteetatik, Kanadatik eta Japondik etorri dira, besteak beste. Natur ibilbideek arrakasta handia izan dute.

Gaur eta bihar ere emango dute Aupa Etxebeste!

 Oñati Bina saio botako dituzte gaur eta bihar: 19:30ean eta 22:30ean. 10 emanaldi guztira.

Epaileak Oñatiko EHko bi zinegotzi errugabetu ditu

 Oñati Euskal Herritarrok taldeko Oñatiko bi zinegotzi absolbitu zituen egubakoitzean, urriak 7, Donostiako epaitegiak froga nahikorik ez dagoela argudiatuta. Fiskaltzak, aginpidearen kontrako atentatu delitua leporatzen zien bi zinegotziei.

Unibertsitateak hasi du ikasturte berria

 Oñati Hamabi herrialdeetako 17 ikaslek egingo dute aurten masterra Oñatiko Unibertsitatean.

Pintura lehiaketa egingo dute domekan

 Oñati Goizean izango da. Edonork hartu dezake parte. 1.800 euro baino gehiago daude saritan.

'Aupa Etxebeste!' filma botako dute asteburuan

 Oñati Egubakoitzean, zapatuan, domekan eta astelehenean botako dute filma. Sei emanaldi guztira.

Udal ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

 Oñati Hainbat ikastaro daude: pintura, zeramika, informatika, josten ikastekoa... Kopurua mugatua da. Apuntatzeko epea zabalik dago.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Etxeko menajea
Kolore katalogo osoa
Sarrailgintza