Zineklubeko ikasturteko azken emanaldia egingo dute

 Oñati Zineklub zikloa aste honetako emanaldiarekin bukatuko da, urrira arte. Azken filma La ventana de enfrente izango da.

Udaleku irekietarako begiraleak behar dituzte

 Oñati Uztaileko udaleku irekiak antolatzen dabil Udala, eta begirale izan gura dutenendako izenemate deialdia egin du.

Aloñako II. Igoera jokatuko da domekan

 Oñati Ibilbidea aurreko urteko bera izango da baina hobekuntza batzuk egin dituzte antolakuntzari dagokionez. Izenematea apirilaren 25era arte luzatu dute. Aurtengo edizioan ere Aloñako Igoera Euskal Herriko V. mendi lasterketarako puntuagarria izango da.

Ganbara abesbatza 4. sailkatu da Eslovenian

 Oñati Pozik egoteko moduan dira Oñatiko Ganbara Abesbatzako kideak. Laugarren saria ekarri dute asteburuan Esloveniako Maribor hirian jokatu den Nazioarteko VIII. Koru Lehiaketatik. Gainera, lehenengo saria eskuratu dute folklorearen atalean.

Bakearen aldeko eta istiluen konponbiderako fundazioa sortu dute Arantzazun

 Oñati Frantziskotarrek bakearen aldeko eta istiluen konponbiderako ikerketa-zentroa inauguratu nahi dute Arantzazun udazkenerako. Bien bitartean, zentroa sustatzeko fundazioa sortu dute: Arantzazu Baketik Fundazioa.

Alarmak jartzeko laguntza emango du Udalak

 Oñati Oñatiko Udalak alarmak jartzeko laguntza emango die herriko dendari eta ostalariei. Alarma sistema lehendik ezarrita dutenei, urteko mantentze kuotarekin lagunduko die. Segurtasuna bermatzea da helburua.

Arrasate-Oñati lasterketan lan egiteko jendea behar dute

 Oñati Laixan Elkarteak 24. Arrasate-Oñati lasterketan parte hartzeko deialdia egin du. Baita antolatzen laguntzeko ere.

Gizonezko bat hil da auto istripuan

 Oñati Oñatiko sarreran izan da istripua eguerdian. Mercedes etxeko auto bat errepidetik atera da. Gidaria larri zauritu da eta Arrasateko ospitalera eraman dute. Handik gutxira hil da.

Su-etenak itxaropena ekarri du aurtengo erromesaldira

 Oñati Eguraldia lagun, zapatuan milaka lagunek egin zituzten Oñatitik Arantzazurako bederatzi kilometroak. Bakea guztion artean sendotu behar dela adierazi zuen Juan Maria Uriarte Donostiako gotzainak Arantzazurako erromesaldian.

Itxita egongo dira igerilekuak datorren astean

 Oñati Garbitu egin behar dute igerilekuetako instalazioa eta itxita egongo dira astebetez astelehenetik aurrera. Kiroldegiko beste instalazioak ere itxita egongo dira Aste Santuko egun batzuetan.

Txantxiku Ikastolako eguna ospatuko dute asteburuan

 Oñati Ikasleen lanak, eurendako jolasak eta Pirritx eta Porrotx pailazoak egongo dira, besteak beste, egubakoitzetik martitzenera.

Paulo Coelhok liburu berria aurkeztu zuen Oñatin

 Oñati Oñatiko herriak ez-ohiko bisita jaso zuen atzo, hilak 4: Paulo Coelho idazle brasildar famatuarena. Liburutegian izan zen liburuak sinatzen, Gasteizen omenaldia jaso eta gero. Herriko famili batekin duen harremanarengatik etorri zen Oñatira. Aitzakia horretaz baliatuta, jarraitzaileek aukera aparta izan dute idazlea aurrez aurre ezagutzeko.

Haurren mailako txirrindularitza lasterketa egingo dute zapatuan

 Oñati Zapatu arratsaldean da lasterketa eta erdiguneko kaleetan udaltzainak ibiliko dira trafikoa antolatzen.

Primitivako txartel sariduna, Oñatin

 Oñati Loteria Primitivako atzoko txartel saridun bat Oñatin zigilatu zen, eta 95.736,87 euroko saria dagokio. contributors:

Lagash taldeak ostiralean aurkeztuko du diskoa

 Oñati "El Sueño y la Traición" da oñatiarren lehen diskoaren izena. Bihar, ostirala, iluntzeko 19:30ean aurkeztuko dute jendaurrean Xagu tabernan.

Arantzazura joateko autobus zerbitzua jarriko dute domeka eta jai egunetan

 Oñati Domekan hasiko da zerbitzua. Hiru geltoki izango ditu Oñatin eta bi Arantzazun. Euro bat balio du joan-etorriak eta orduro daude autobusak. Azaroaren 1a arte egongo da martxan zerbitzua.

Udaberriko kanpaina hasiko du Txandak

 Oñati Apirilaren lehen astean boletoak banatuko ditu erosleen artean. 500 euroko sariak daude.

Bigarren Errepublikako erakusketa jartzeko material bila dabil Ezker Batua

 Oñati Ezker Batuak alderdiak dei egiten die oñatiar guztiei Bigarren Errepublikako garaiko materiala kultur etxera eramateko, erakusketa bat jartzeko. Apirilean jarriko dute erakusketa.

Ganbarako Kantu Tailerrak lehen kontzertua egingo du

 Oñati Ganbara Abesbatzako talderik gazteenak, kantu tailerrak, estreinaldi kontzertua egingo du zapatuan, apirilak 1, Santa Ana antzokian, 19:30ean. 25 ume dira, ilusioz beteta euren lehen kontzerturako. Ganbara Txikitxo eta Ganbara Txiki taldeek ere abestuko dute.

Gary Louris zapatuan Gaztelekuan

 Oñati Kraig Jarret Johnson lagunarekin dator. Euren karrera luzeko lanik onenak eta berrienak joko dituzte. Sarrerak bost euro balio du.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak