Zeru-obserbazio publikoa antolatu du Ilatargi Taldeak

 Oñati Zeru-obserbazio publikoa antolatu du Ilatargi Astronomia Taldeak egubakoitzerako, hilak 19. Saturno eta Jupiter ikusteko asmoa dute, eguraldia lagun.

Mendi ibilaldia eta goi mendi ikastaroa Mundumiraren barruan

 Oñati Aloña Mendiko mendi sailak bi ekintza antolatu ditu Mundumira jaiaren barruan. Maiatzaren 23an eta 24an goi mendi ikastaroa izango da; maiatzaren 27an hiru tenpluen ibilaldia egingo dute.

Bartzelonan abestuko du erretiratuen Aloña abesbatzak

 Oñati Pake-Leku elkarteko Aloña abesbatzak Bartzelonan egingo du emanaldia. Astelehenean joango dira hara abesbatzako 30 kideak eta beste 74 bazkide. Hiria eta inguruak bisitatu eta hilaren 17an egingo dute emanaldia.

Oñati Irratiak 15 urte bete ditu

 Oñati Gaurko egunez, martxoak 11, jaio zen Oñati Irratia. Bertako esatariak, Miren Urkiolak, Arrasate Irratian kontatu ditu 15 urte hauetan izandako bizipenak.

88 ikaslek diploma jaso zuten zapatuan Eteon

 Oñati Enpresa administrazio eta zuzendaritzako, Kudeaketa informatikako eta Zuzendaritza idazkaritzako ikasleek jaso zuten diploma.

Parkinsonari buruzko hitzaldia egingo dute martitzenean

 Oñati Egunero 150 parkinson kasu gehiago atzematen dituzte; gazteengan ere gero eta gehiago agertzen da.

Kontzertua gauean San Migel Txiki jaien barruan

 Oñati Oñatiko Sospechos eta Bitz eta Gasteizko Antisocial taldeek emango dute kontzertua. San Migel Txikiko plazatxoan da, gauean.

Oñatiko suhiltzaileek erreskate-simulazioa egin dute

 Oñati Autoarekin errekara erori den pertsona bat erreskatatu dute, anbulantziako kideen laguntzarekin.

Pello Ramirez Musikegunak programaren barruan

 Oñati Maiatzerako lau kontzertu jasotzen ditu Musikegunak 2006 egitarauak. Pello Ramirezek, Mundumira jaialdiaren barruan joko du.

Erretzeari uzteko ikastaroa egingo dute

 Oñati Maiatzaren 15ean hasiko da eta zazpi saio izango ditu. Eguenerako hitzaldi bat antolatu dute eta han emango dute ikastaroaren berri.

Haurreskolara joateko matrikula epea zabaldu dute

 Oñati Zerotik 2 urte arteko umeak hartzen dituzte haurreskolan. Hilaren 12a arte dago epea zabalik.

Maiatzaren Lehenaren asteburuan 114 bisitari etorri dira

 Oñati Aste Santuan eta Pazko Astean iaz baino 235 turista gehiagok hartu dute parte bisita gidatuetan. Guztira, 1167 pertsona pasa dira turismo bulegotik.

Arrantza Txapelketa egingo da

 Oñati Maiatzak 21ean, igandean, izango da txapelketa. Arantzazu errekan egingo da. Interesatuek Alzu arrantza dendan eman beharko dute izena maiatzak 19, ostirala, baino lehen.

Ionut Zinca errumaniarrak iaz egindako errekorra hautsi zuen Aloñako igoeran

 Oñati Ionut Zincak iaz eginiko denbora 50 segundo hobetu zuen domekan jokatu zen Aloñako II. Igoeran. Errumaniarra azkarrena izan zen Oñatiko helmugan, 1:13:23 denbora eginda. Lehen emakumea Alicia Romero izan zen, 1:28:47 denborarekin. Lehen debagoiendarra, berriz, Ernesto Lorenzo izan zen: 1:18:03 denbora egin zuen eta zortzigarren izan zen sailkapen nagusian.

Ibarreko dantza taldeen eguna ospatu zuten zapatuan

 Oñati Oñatiri egokitu zaio aurten hamaseigarren dantzari eguna antolatzea, eta zapatuan egin zieten harrera txantxikuek Arrasate, Antzuola eta Soraluzetik etorritako dantzariei. Guztira, 200 bat neska-mutiko ibili ziren Oñatiko kaleetan dantzan, 10:30ean hasita.

Olabarrietako jaiak dira asteburuan

 Oñati Gero datoz San Migel Txiki jaiak, Errekaldekoak, Mundumira, Euskal Eskola Publikoaren jaia...

Juan Carlos Irizarrek disko berria aurkeztu du

 Oñati Itsasoa-La Mar diskoa kaleratu berri du musikagile oñatiarrak. Lan berri honek 18 pieza ditu eta itsasoarekin harremanetan dauden lagunei eskaini die.

Hogeita lau autorendako aparkaleku berria dago Olakuan

 Oñati Dagoeneko erabil daitezke Olakua zabalaldeko aparkaleku berriak. 24 leku dira guztira, bat gutxituendako.

Gomistegiko pistan kamioiak egongo dira

 Oñati Oñatiko artzain eskolako berritze lanen ondorioz, Gomistegiko pista kamioi eta material desberdinekin oztopatuta egongo da asteon.

Dantzari eguna da zapatuan

 Oñati Guztira 200 bat dantzari etorriko dira, Oñati, Arrasate, Antzuola eta Soraluzeko dantza taldeetakoak. Oñatzek, saiheski errea ere prestatu du iluntzerako.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Bokatak
Ane
Joskintza
Ezkontzak
Ile apaindegia