Jokin Telleriaren eta Lur Gesalagaren margolanak onenak

  Kultura  Oñati

23 parte-hartzaile izan ditu Oñatin egin duten XV. Ageriko Margo Lehiaketak: 19 helduen mailan, eta 4 umeenean.

Fagor Industrial Aloña Mendik garaipena lortu du Corazonistasen aurka

  Kirola  Oñati

Fagor Industrial Aloña Mendik garaipena lortu du Corazonistasen aurka

Partidu gogorra eta parekatua jokatu ostean, oñatiarrek 22 eta 19 irabazi diote Gasteizko taldeari.

Gaizka Tobar: "Sexualitatea modu positiboan bizi behar da, beldur gabe"

  Hezkuntza  Oñati

Oñatiko sexologia zerbitzua, Xirrika,  indartuta dator ikasturte berrian. Herritarren hainbat eskaera medio, aurrerantzean sexologia zerbitzua Gaztelekuan eta Bidebarrieta 14ko bulegoan eskainiko da herritar ororendako eta doainik. Gaizka Tobar eta Naiara Lody –Desirakeko kideak– izango dira zerbitzua eskainiko dituzten sexologoak.

Aizkorri-Aratz Natura Parkean barrena irteera egingo da bihar

  Ingurumena  Debagoiena  Oñati

Aizkorri-Aratz Natura Parkean barrena irteera egingo da bihar

J. M. Barandiaranen oinatzei jarraiki Aizkorri-Aratz Natura Parkean barrena irteera egingo da bihar, urriak 8. 08:30ean Arantzazuko Parketxetik abiatuko dira. Zailtasun ertaineko ibilbidea izango da (joan eta etorrian 13 km inguru eginez eta 450 metroko desnibelarekin) edonori zuzendua eta 4-5 ordu inguruko iraupena izango duena.

Euriak hainbat istripu eragin ditu, Oñatin eta AP-1 autobidean besteak beste

  Gizartea  Debagoiena  Oñati

Euriak hainbat istripu eragin ditu, Oñatin eta AP-1 autobidean besteak beste

Hainbat istripu izan dira arratsaldeko lehen orduetan. Oñatin, Elorregitik Zubillagara bidean bata, 14:55 inguruan eta zauritu bat eraman dute ospitalera. Larriena, baina, AP-1 autobidean gertatu da 15:20ean, Soraluzen. Bi kamioik egin dute talka eta errepidea erabat itxita dago.

Aho batez onartu dituzte ordenantza fiskalak Oñatin

  Gizartea  Oñati GAURKOAK

Zerga eta tasa gehienek KPIak markatzen duen %1,5eko igoera izango dutela onartu zuten atzo egindako ezohiko osoko bilkuran. Aipatutako irizpide orokor horretatik aparte, badaude berritasun batzuk, baina ez dira asko.

Erabateko gaitzespena, Lantarongo erailketa dela-eta

  Gizartea  Oñati GAURKOAK

Nazkatuak gaude, bost egunetan bi emakume erailak, emakumeak zutik! lelopean egin zuten elkarretaratzea Oñatiko Sare Feministak deituta. Lantaronen eraildako emakume gasteiztarraren gertaerak eragin du Euskal Herrian bost egunetan bi hildako egotea genero indarkeriagatik.

Bertan behera geratu da Euskal Herriko Bote Luzeko txapelketako finala

  Kirola  Oñati

Oñatin jokatu behar zituzten domeka arratsaldean Euskal Herriko Bote Luzeko Txapelketako finalak –eta halaxe argitaratu dugu Goiena paperean–, baina eguraldi txarra tarteko finalerdiak jokatu ez zituztenez, domekan Oñatin jokatu beharreko finalak bertan behera geratu dira. 

Zabalik daude Arrasate-Oñati eta Antxintxika Kroserako izenemateak

  Kirola  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Oñati

Zabalik daude Arrasate-Oñati eta Antxintxika Kroserako izenemateak

Udazkeneko asfalto gaineko Debagoieneko lasterketak antolatzeko lanean dihardute antolatzaileek, eta zabalik daude izen-emate epeak. Arrasate-Oñati lasterketa urriaren 14an egingo dute (herrikrosa.eus) eta azaroaren 4an egingo dute Antxintxika krosaren 13. edizioa (Kirolprobak.com) Izen-ematea aurrez egin behar da bietan.

 

Gaur Debagoienean elkarretaratzeak egingo dira, azken erailketa matxista salatzeko

  Gizartea  Arrasate  Bergara  Oñati

Gaur Debagoienean elkarretaratzeak egingo dira, azken erailketa matxista salatzeko

Emakume gasteiztar bat erail dute Lantaronen (Araba). Haren senarrak hilketa aitortu du -banantzeko prozesuan zeuden-. Emakumeen Mundu Martxak, ohiko protokoloa aktibatuz, elkarretaratzeak egingo ditu gaur.

Jaiak 2017: Oñatiko sanmigelak

  Gizartea  Oñati JAIAK

2017ko Oñatiko jaiei eskainitako saio berezia.

Gorka Urbizu eta Izaro aurrez aurre 'Topaketalk' jardunaldietan gaur Oñatin

  Gizartea  Arrasate  Oñati

Gorka Urbizu eta Izaro aurrez aurre 'Topaketalk' jardunaldietan gaur Oñatin

Topaketalk jardunaldiak antolatu ditu Mondragon Linguak eta esparru ezberdinetako bi aurpegi ezagun izango dira aurrez aurre horietan. Gaur, urriak 5, Gorka Urbizu musikariak eta Izaro Andres bakarlariak Rockomunikazioa ekitaldian hartuko dute parte Oñatiko kultur etxean (19:00).

Aitor Arregi: "Ikaragarria izan da, guretzat saria 'Handia' Sail Ofizialean egotea zen"

  Kultura  Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Pelikula onenari Urrezko Maskorra The Disaster Artist-entzat izan arren, Handia-k ere egin du bere lekua 65. Donostia Zinemaldiko palmaresean: epaimahaiaren Sari Berezia eskuratu du. Pelikularen zuzendari Aitor Arregik eta Zinemaldia bertatik bertara jarraitu duen Imanol Gallego kazetariak hitz egin dute egindako lorpenaz.

Aitor Oruetak ez du Alavesen jarraituko

  Kirola  Debagoiena  Oñati

Aitor Oruetak ez du Alavesen jarraituko

Alavesek bigarren taldeko entrenatzaile Aitor Orueta kargutik kentzea erabaki du, eta Igor Ocak ordezkatuko du oñatiarra. Oruetak lau denboraldi egin ditu Alaves futbol taldean, eta aste barruan sare sozialen bitartez jakinarazi du ez duela klubean jarraituko. 

Go!azen denboraldi berriaren aurre estreinaldia egingo dute Oñatiko gaztelekuan

  Gizartea  Debagoiena  Oñati

Go!azen denboraldi berriaren aurre estreinaldia egingo dute Oñatiko gaztelekuan

Urriaren 15ean izango da. Go!azen denboraldi berriko lehenengo kapitulua emango dute egun horretan Oñatiko gaztelekuan, telebistan eman aurretik. Telebistan azaroaren 3an emango dute. Sarrerak aurrez lortu behar dira.

'Harmailatik' kronika: Aloña Mendi eta Soraluzeren arteko partidua

  Kirola  Oñati HARMAILATIK

Zapatuan, herriko jaietan, jokatu zuten Aloña Mendiko mutilek futbol partidua Oñatin. Aurreko bi jardunaldietan garaipena lortu ostean, zapatuan 1-3 galdu zuten Gotzon Urtzelairen mutilek.

‘Hartu, eman, eragin’ lelopean aurkeztu dute Debagoieneko mintzapraktika ikasturtea

  Gizartea  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Elgeta  Eskoriatza  Oñati

Bailaran 200 lagunetik gora parte hartzen dun egitasmoan, baina, izen-ematea zabalik dago bidelari eta bidelagun berriendako. Interesatuek norbere herriko Berbalagunak taldeetan edo euskara elkarteetan eman dezakete izena.

Bertso saiorako sarrerak salgai daude dagoeneko

  Kultura  Oñati

Bertso saiorako sarrerak salgai daude dagoeneko

Zapatuan, 22:30ean, egingo dute jaietako bertso saioa Zubikoa kiroldegian. Sei bertsolarik erantzungo diete Txinparta bertso eskolakoek jarritako gaiei. Maider Arregi eta Andoni Goitia oñatiarrak dira sei horietako bi. Finalerako sarrerak zozkatuko dituzte saio horretan.

Errosario biharamunean, mozorroa aldean

  Gizartea  Oñati

Trump eta haren emazte Melania agertu dira Oñatiko kaleetan dolarrak erakutsiaz. Trena ere iritsi da, orain dela 50 urte legez. Baita sagutxoak, sukaldariak, punkak, piratak, boxeolariak eta beste lagun mordoa ere. 

»» Ikusi argazki guztiak (82)

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Bokatak
Kosmetikoak
Itxiturak, egurrezko lan guztiak
Estrukturak