Mugikortasun mugatua dutenei zuzenduta, bisita berezia izan da Arrikrutzeko koban

Imanol Beloki Unamuno 2023ko urt. 29a, 12:34

Lurpea kobazulo turistikoen elkarteak, Montes Solidarios elkartearekin lankidetzan eta Trautikoek lagunduta, Joelette aulkiak erabiliz Arrikrutzeko koba bisitatzeko aukera izan dute mugikortasun mugatua duten zenbait pertsonek.

Mugikortasun mugatua duen Isabel Rebollo izan da joelette aulkian bisita gidatua egin duenetako bat. Duela urte asko egon izan da Arrikrutzeko koba barruan, eta, berriro joatearekin "pozik" agertu da. "Gustura" egin du bisita eta eroso joan dela azpimarratu du.

Boluntarioak ezinbestekoak

Joelette aulkiak eta bestelako materialak Montes Solidarios arabar taldeak jarri ditu,  eta horrekin batera, taldeko hainbat boluntario izan dira aulkien garraioan laguntzen.

Bi bisita irisgarri izan dira, eta etorkizunean halako gehiago egiteko asmoa dute Arrikrutzeko kobako arduradunek. Herrian bertan badago horretarako aukera, Trauti elkarteak joelette aulki bat erosi baitzuen iaz.

Euskal Herriko lur azpia ezagutzen, lehenengoz

Ikerne Altubek, Oñatiko Turismo teknikariak adierazi du, guztiontzat bisitak egiteko bidean, aurrerapauso handia dela: "Euskal Herrian, guztiondako bisitak egin nahi ditugu kobetan, normalizatu, eta lehenengo ekitaldia gaur egin dugu. Ohiko bisitak egin ditugu, eta, gure koba barrutik ezagutzeko aukera izan dute".

Erlazionatuak

Arrikrutzeko kobara bisita irisgarria

Imanol Beloki Unamuno 2023 urt 29 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak