Aimar Madina oñatiarra Euskadiko txapeldun, gazte mailan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko uzt. 24a, 14:30
Aimar Medina podiumean, Zumaiako probaren sari banaketan.

Aloña Mendi-Ulma taldeko txirrindulari Aimar Madina azkarrena izan da gaur Zumaian, gazte mailan Euskadiko txapelketa jokatu den proban. Elkanoko mendatean, beste bost ziklistarekin batera zihoala eman du erasoa eta bakarrik egin ditu azken 15 kilometroak: "Taldeari eskaini nahi diot garaipena, sekulako lana egin dute-eta". Hain zuzen ere, taldeka ere azkarrenak izan dira Aloña Mendi-Ulma taldekoak.

Helmugara heldu aurreko azken mendatean, Elkanon, erabaki da Euskadiko txapelketa. "Sei gindoazen ihesaldian eta ikusi dudanez gainerakoak indarrez nahiko justu zebiltzala erasoa jo eta bakarrik heldu naiz helmugara. Arantza kentzeko aukera izan dut, azken bi probetan bigarren egin nuen-eta", adierazi dio Madinak GOIENAri lasterketa bukatu eta gutxira. Bereziki mingarria izan zen Arantzazuko proban bigarren egitea, etxean garaipena lortzea berezia izango zelako. Hurrengo zita Iruñeko itzulia izango da Madinarentzat: "Hurrengo eguaztenean hasi eta hiru etapa izango dira; maila altua egongo da, kanpoko ziklistak ere egongo direlako. Lehen egunean ikusiko dugu ze helburu zehaztu dezakegun".

Aloña Mendi-Ulmak taldekako sailkapena ere irabazi du gaur Zumaian.

Gaur Zumaian jokatu den Euskadiko txapelketara itzulita, Aloña Mendi Ulma talde onena izan da. Aimar Madinaz gain, oso lan txukuna egin dute Aimar Erostarbek eta Ibai Unamunok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak