Basoko sagar eta madari landareak landatu dituzte Durun

Komunitatetik 2021ko mar. 7a, 16:50

Basoko sagarrondo eta madariondo landareak landatu dituzte gaur goizean Duruko inguruetan. Natur Eskolak antolatutako irteera izan da. Hurrengo domekan, Unaimendin egingo dute zuhaitz landaketa Aloñako Lagunak taldekoen laguntzarekin.

Hurrengo domekan, martxoak 14, Ezkiztako bidean dauden aurreko urteetako itxitura pare bat konponduko dituzte, bertako zuhaitzen enbor apurtuak moztuz, eta lehortuta edo elurrak  hondatu diren zuhaitzen ordezkatzea egingo dute, haritzak eta lizarrak landatuz. 

Aloñako Lagunak taldeko kideek urtero egiten duten landaketa izango da, Natur Eskolako kideekin eta Foru Aldundiko basozain batekin batera.  

Izena emateko bi bide daude: Fernando Maiztegiri esanda (Patrue Kaleko bere tailerrean) edo e-posta bat bidalita blogaren helbidera: aloinalagunak@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak