COVID-19ari buruz hausnartzeko hitzaldi sorta antolatu dute Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mar. 3a, 13:41
Santa Ana antzokia.

'Astearte informatiboak' deitutako hitzaldi sorta antolatu du Informa*tu elkarteak eta hala, martxoko martitzenetan COVID-19aren ondorioei zein pandemiaren kudeaketari, besteak beste, buruzko hitzaldi saioak egongo dira Santa Anan, aditu ezberdinen ahotik.

COVID-19, osasunaz haratago izeneko hitzaldi sorta antolatu du martxorako Informa*tu taldeak eta arlo ezberdinetan adituak diren hizlariak ekarriko dituzte, pandemiak izango dituen ondorio ekonomikoez zein psikosozialez edo hemendik aurrera gure eguneroko bizitzaren diseinua izango denaz hitz egiteko, "reseteo programatuaren" ezaugarriak aztertzeko edo pandemiaren kudeaketan erabili diren oinarri biomedikoak ezagutzeko, besteak beste.

Guztira lau hitzaldi antolatu dituzte, laurak hilabete honetako martitzenetan izango dira, 19:00etan, Santa Ana antzokian; martxoaren 9an izango da lehenengoa. Edukiera mugatua da eta aurrez eman behar da izena eta horretarako bideak dira: 658 719 089 edo osasunaetaeskubideakdebagoiena@protonmail.com

Zein hitzaldi noiz izango den agendan dator.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak