Felix Ibarrondo konpositorea, Espainiako Musika Sari Nazionala

Amaia Aranegi 2019ko urr. 16a, 17:56

Felix Ibarrondo oñatiarra Espainiako Musika Sari Nazionalean, konposizio atalean, saritu dute. Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak antolatzen ditu sariak eta saridun bakoitzari hogeita hamar mila euro dagozkio.

Epaimahaikideek Ibarrondok ahozko musikaren, orkestra musikaren eta musika elektroakustikaren eremuan egin duen ekarpena saritu nahi izan dute, baita Espainiako eta Europako hainbat orkestrek bere lanak interpretatu izana ere.

Epaimahaiak, Ibarrondok oraindik jardueran jarraitzen duela azpimarratu izan nahi du. 2018an, Akaitz 1994ko lana estreinatu zuen Zagreben eta 2019an, Hamarka eta Entre Bóvedas lanak. Gainera, Barne Hegoak eta Alas del Alma CD bikoitza kaleratu berri izana nabarmendu du.

2018an, Arte Ederretako dominarekin saritu zuten konpositore oñatiarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak