Oteizak Arantzazun egindako lana gertutik ezagutzeko jardunaldia

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko ira. 23a, 15:52

Arantzazuko basilikaren fatxadako eskultura lanen instalazioaren 50. urteurrena ospatzen dihardute Arantzazun eta horren baitan egin zuten zapatuan, Oroitzapen Jardunaldia. Gandiaga Topagunean izan zen mahai-inguruarekin ekin zioten.

Zapatuko ekitaldien ostean izango da oraindik ere Oteizak Arantzazun egindako lanaren inguruan ikasteko aukera gehiago; esaterako, urriak 27a bitartean izango dira zabalik Arantzazuko Gandiaga Topagunean eta Nafarroako Altzuza herrian dagoen Oteiza Fundazio Museoan dauden erakusketak. Gandiaga Topagunean bisita gidatua egingo dute urriaren 19an. Horrez gainera, ikasleentzako eta haurrentzako arte lantegiak izango dira eta baita guztientzako zabalik dagoen natura laborategia ere. Ekintzetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da 943 71 65 75 telefonora deituta edo Info@arantzazugandiaga.com helbidera idatzita.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak