Atzeko kaleko jaietan batutako diruarekin eskertuta dago Hotz Oñati

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko ira. 9a, 17:50
Hotz Oñatiko kideak Atzeko kaleko jaietan (Argazkia: Hotz Oñati)

Hotz Oñati taldeak eskerrak eman gura die Atzeko kaleko jaietan patata tortillak egin, hara hurbildu eta pintxo edo ogitartekoak erosiz lagundu zuten herritar guztiei. Baita Nekazarien Elkarteari eta Atzeko kaleko jai batzordeari. 1.500 euro batu zituen Hotz Oñatik. Diru hori Lesboseko Pikpa proiektuarendako izango da.

Hotz Oñatik azaldu duen moduan, Lesbosen duten Pikpa proiektuan urritasunen bat duten pertsonekin, gaixoekin, jaio berriekin edo bakarrik dauden emakumeekin lana egiten dute lana. Hotz Oñatiko kide Begoña Murguzur egon da Lesbosen eta berak ezagutu du egitasmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak