Erromesak, herritarrak zein ordezkari politikoak elkartu ditu Arantzazuko Amaren egunak

Eneko Azurmendi 2019ko ira. 9a, 14:28

Irailaren 9a da gaur, Arantzazuko Amaren eguna, eta urtero moduan, jendetza elkartu da santutegian eta inguruetan, eguna ospatzeko. Etxerat elkarteak elkarretaratzea egin du, 11/13 sumarioan epaituko dituzten 47 kideen egoera eta euskal presoen dispertsioa salatzeko.

Izaro Elorza Oñatiko alkatea eta udalbatzako kideak Arantzazun izan dira, baita Aldundiko, Batzar Nagusietako eta Jaurlaritzako hainbat ordezkari ere: Markel Olano diputatu nagusia, Aintzane Oiarbide, Ainhoa Aizpuru, Maite Peña, Eider Mendoza eta Imanol Lasa foru diputatuak, Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidentea eta Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburua.

Jaurlaritzako eta Aldundiko ordezkariak heldu direnean, harrera egin diete Oñatiko alkateak eta udalbatzako kideek, eta Oñatz dantza taldeko bi dantzarik, berriz, aurreskuarekin egin diete ongietorria.

Momentu berean, Etxerat elkarteak antolatutako elkarretaratzea egin dute santutegiaren kanpoaldean, 11/13 sumarioan epaituko dituzten 47 kideen egoera eta euskal presoen dispertsioa salatzeko, Elkartasuna ez da delitua, 47ak herrian eta Etxean nahi ditugu, dispertsioa STOP! lemapean.

Meza nagusiari dagokionez, azken urteetako moduan, Jose Ignazio Munilla gotzainak eman du, eta lepo bete da santutegia. Sermoian, justizia sozialaren arloan eman beharreko aurrerapausoak izan ditu hizpide Munillak, eta mendebaldeko herrialde garatuek horren aurrean daukaten ardura azpimarratu du, besteak beste. Horrez gain, datorren urrian hastekoa den hilabete misiolarirako laguntza eskatu dio Arantzazuko Amari.

Erlazionatuak

Arantzazuko Amaren eguna, argazkitan

Eneko Azurmendi 2019 ira 09 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak