Meza eta erromeria bakarrik egingo dituzte Urbiako jaian

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko uzt. 30a, 08:29
Errepidea itxita dagoela esateko jarri dituzten elementuak

Zalduondotik doan errepidea itxi egin du hango Udalak, "egoera txarrean" dagoelako, eta ezingo da autoz igo. Oñatitik Arantzazura tarteko autobus zerbitzua indartu egingo dute.

Uztaileko azken egunean, 31n, San Inazio egunean, ospatu ohi da urtero Urbiako jaia, eta aurten ere egingo da, baina aldaketak egongo dira eta aurreko urteetan baino ekitaldi gutxiago antolatuko dituzte.

Meza eta erromeria

Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak jakinarazi duen moduan, Urbiara igotzeko erabiltzen den Arabako Zumarraundi izenez ezagutzen den bidea ixteko erabakia hartu du Zalduondoko Udalak, errepidearen egoera txarra argudiatuz, eta, ondorioz, aurten ezingo da ibilgailuz igo. Gauzak horrela, aurten ez da ez herri kirolik ezta artzain txakur txapelketarik egingo. Meza eta Fondak antolatzen duen erromeria bakarrik egingo dira. Bazkalaurrean eta ostean egingo den erromerian, Miren, Agur eta Maider trikitilariak izango dira. Meza 11:30ean hasiko da.

Jaieguna izanik, Oñatitik Arantzazurako autobus zerbitzua egongo da egun horretan. Urbiako jaia dela kontuan izanda, gainera, indartuta egongo da zerbitzu hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak