100 lagun baino gehiagok eman dute dagoeneko izena Oñatiko mendi martxan

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko abu. 11a, 09:07

Irailaren 14an izango da Oñatiko V. mendi martxa eta aurtengoan ere ibilbide luzea eta motza egongo dira. Bosgarrena izango da. Abuztuaren 23a aurretik izena ematen duenak kamiseta bat hartuko du opari.

Bosgarren urtez egingo dute aurten Oñatiko mendi martxa eta dagoeneko 100 lagun baino gehiagok eman dute izena parte hartzeko. Aurten ere bi ibilbide egongo dira: luzea (32,5 kilometro) eta motza (22,2 kilometro). Probaren zati handiena Aizkorri - Aratz parke naturalean zehar kokatzen da.

Kamiseta opari

Aurtengo ediziorako opari berezia prestatu dute mendi martxako antolatzaileek parte hartuko duten mendizaleendako: kamiseta tekniko bat. Kamiseta ziurtatzeko, baina, abuztuaren 23a aurretik eman behar da izena, antolatzaileek denbora izan dezaten eskatutako adina kamiseta ateratzeko, inor barik gelditu ez dadin.

Izena emateko bideak bi dira: internet bidez edo herriko Aloña eta Itturri tabernetan. Prezioak dira: 12 euro federatuek eta 14 euro federatu gabeek, aurrez; egunean bertan bi euro gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak