Bergarako ertzain-etxeko buruekin batzartuko da Gobernua, datorren astean

Maialen Regueiro 2019ko eka. 21a, 11:01
Gazteen golpeak beso zein hanketan

Udal Gobernua gazteekin izan da eta datorren astean, Bergarako ertzain-etxeko arduradunekin egingo dute bilera, azalpenak eskatzeko asmoz, agirietan ez baitago jasota gertaera hau. 

Herriko bost gaztek adierazi dute, anonimotasuna gordeta, ertzainek "jipoitu" egin zituztela ekainaren 15 gauean, Antixena parketik ateratzean. Ertzaintzak horren berririk ez duela adierazi du, "horrelako gertaerarik jasotzen duen jardunik ez" dagoela asteburu horretako gertaeren artean. Jare Kuartela ekimeneko kideek ez dute adierazpenik egin. Udalak ere alde bietako testigantzak jaso gura izan ditu.

Gazteek sare sozialetan zabaldutako oharrean diote gaztetxeko kontzertutik ateratzean izan zela gertaera. "Argi urdinak ikustean, gutariko batek zipaioak zeudela adierazi zuen. Bat-batean, hamarren bat ertzain, kale-jantzian eta uniformedunak, gainean genituen; gu, ordea, bost ginen". Azalpenak eskatzean borrekin jo zituztela esan dute gazteek.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak