Aitor Estebanek dio "gestioak" egingo dituela, "Guardia Zibilak Oñati utz dezan"

Eneko Azurmendi 2019ko mai. 18a, 10:35
Ainhoa Galdos eta Aitor Esteban, erdian, Oñatiko EAJko beste zenbait kiderekin.

Aitor Esteban, EAJren Diputatuen Kongresuko bozeramailea, Oñatiko EAJko kideekin batzartu da Guardia Zibilaren kuartelaren inguruko egoera aztertzeko, eta azaldu du, laster hasiko den legealdian, "gestioak" egingo dituela, "Guardia Zibilak Oñati utz dezan".

Batzokira egindako bisitan adierazi du gaur egun kuartela dagoen etxea "hutsik" geratuko litzatekeela, "bertan kultura azpiegiturak kokatzeko, herritarrentzako espazio bat errekuperatuz”.

Oñatiko EAJk dio haiek ere egina dutela eskaera. Ainhoa Galdos EAJren Oñatiko alkategaiak nabarmendu du herritarren “aspaldiko aldarrikapena" dela Guardia Zibilak Oñati lagatzea, eta EAJk konpromiso hori hartzen duela. Horren harira, Galdosek azaldu du, batetik, Oñatiko EAJk 2019ko udal-hauteskundeetarako prestatu duen dekalogoan jasota dagoela kultura-azpiegituren inbentarioa egingo dutela; eta bestetik, azpimarratu du Oñatiko EAJren ustez gaur egun Guardia Zibilaren kuartela dagoen egoitza eta kokagunea "oso-oso egokiak" direla "kultura-, hezkuntza- edo kirol-azpiegiturak bertan kokatzeko".

Galdos pozik agertu da Estebanek erakutsitako "konpromisoarekin", EAJren iritzian, toki hori "oso garrantzitsua" baita, "sinbolikoki nahiz estrategikoki" etorkizuneko Oñati irudikatzerako orduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak