San Lorentzoko 9. areari dagozkion irisgarritasun lanak datorren astean hasiko dira

Maialen Regueiro 2019ko mai. 9a, 09:26
San Lorentzo auzoko 9. area (Irudia: Google Maps)

Oñatiko San Lorentzo auzoko 9. arean irisgarritasun lanak egingo dituzte hurrengo astean hasita. Eremu hori 15-16-17-18 eta 25-26-27-28 zenbakia duten eraikinei dagokie eta lan horiek iaz esleitu zitzaizkion Ugarte enpresari 187.865,30 eurotan, BEZ kanpo, udalak zehaztutako aurrekontua baino 11.500 euro merkeago. 

Hiru hilabete inguru

Irisgarritasun lanek hiru hilabeteko iraupena aurreikusten da eta inguru horretan espaloiak zabaldu, zorua berritu, behar den tokietan eskudelak ipini, eta ikusmen arazoak dituzten pertsonen orientazioa errazteko baldosa bereziak jarriko dira, besteak beste. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak