'Nahi dugun lanaren etorkizuna: eztabaida globala' nazioarteko kongresua Oñatin

Amaia Zabala 2019ko api. 10a, 14:54

‘Nahi dugun lanaren etorkizuna: eztabaida globala’ izeneko nazioarteko kongresuaren irekiera ekitaldia egin dute gaur Oñatiko Lege-Soziologiako Nazioarteko Erakundean. Iñigo Urkullu lehendakaria eta Mikel Biain Oñatiko alkatea bertan izan dira besteak beste.

Apirilaren 10ean eta 11n egingo da kongresua eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen mendeurrena ospatzeko mundu mailan egiten ari diren ekitaldien barruan Euskadin egingo den ekitaldi bakarra izango da.

Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailarekin batera eta EHUko Lan Harreman eta Gizarte Lan Fakultatearen eta Espainiako Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzenbide Elkartearen elkarlanarekin (AEDTSS).

Lan munduko askotariko eragileak izango dira kongresuan, munduko hainbat herrialdetatik etorriak: langileen eta enpresen ordezkariak, politikariak, akademikoak, ikertzaileak eta lan-politiketan adituak esaterako.

Azpimarratzekoa da Euskadin ordezkaritza handiena duten ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta Confebask patronalak ere parte hartuko dutela.

Oñatiko aitorpena

Egitaraua bi egunekoa da eta, bukaeran, Oñatiko Aitorpena delakoa aurkeztuko da, non kongresuaren ondorio nagusiak laburtuko diren. Ondoren, dokumentu hori, Suitzan, Lanaren Naziorteko Erakundearen (OIT) egoitzan egingo den ekitaldi nagusian aurkeztuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak