Oñatiko turismo zerbitzuak bere gain hartuko ditu Udalak

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko urr. 13a, 15:23

Oñatiko Garapen eta Turismo Agentzia enpresa likidatu eta Udalak bere gain hartzea aho batez onartu zuen Oñatiko udalbatzak pasa den astean egindako plenoan.

Epeak zehazteko daude oraindik, baina gutxi gorabehera elkarte merkantila urtebeteko epean desegitea eta likidatzea aurreikusten du Oñatiko Udalak. Horrela, elkarte merkantil horrek "berez sortzen zituen gastuak aurreztea" aurreikusten dute. Izan ere, 2004an Arrikrutzeko kobaren irekierarekin sortu zenetik, "Oñatiko Garapen eta Turismo Agentzia enpresa defizitarioa" izan dela azaldu zuen Mikel Biain alkateak.

Zerbitzuak ez direla desagertuko eta Udalak Arrikrutzeko eta turismo bulegoko zerbitzuak eskaintzen jarraituko duela, azpimarratu du gainera Mikel Biain alkateak. Oñatiko Garapen eta Turismo Agentzia enpresako zerbitzuak eta lanpostuak subrogatu egingo ditu horrela Udalak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak