Kultur Hamabostaldia egingo dute Oñatin, martitzenean hasita

Eneko Azurmendi 2018ko ira. 16a, 14:12
Argazkia: Anabel Dominguez.

Euskaltzaindia sortu zela 100 urte bete direla eta, haren sustatzaile nagusi izan zen Resurrecion Maria Azkueren omenezko jardunaldiak antolatu ditu Olaitturri Kultur Elkarteak. Hiru hitzaldi eta antzerki bat antolatu dituzte, hilaren 18 hasi eta 29ra bitartean.

Egitaraua:

Irailaren 18an, Euskal Ikasketen Lehen Kongresua. Oñati-1918 hitzaldia eskainiko du Inazio Irizarrek. Olaitturriko kide Karmen Biainek egingo ditu aurkezle lanak.

Irailaren 20an, Azkue, lehen euskaltzainburua: euskara menditik hirira jaisteko ametsa, 1864-1936 hitzaldia eskainiko du Jurgi Kintanak, EHU-ko kideak. Euskaltzaindiako kide Pruden Gartzia izango da aurkezlea.

Irailaren 25ean, Antton Ugartek Gerraosteko Euskaltzaindiaren historia kulturala: 1936-1954 hitzaldia emango du, Olaitturriko kide Ana Mari Markuletak aurkeztuta.

Hitzaldi guztiak kultura etxean izango dira, 19:00etan.

Antzerkia

Hilaren 27an, R.M. Azkue eta Euskaltzaindia antzerkiaren aurre-estreinaldia eskainiko dute Santa Anan, 19:00etan. Eta hilaren 29an estreinatuko dute, San Migel parrokian, 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak