Laneratuz: hiru hanka dituen gizarteratze eta laneratze programa

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko uzt. 26a, 11:13
Soldadura lanak egiten (Argazkia: joint base andrews)
Oñatin gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen laneratzea sustatzeko elkarlan programa bat garatu dute Oñatiko Udalaren, Bidebarri laneratze enpresaren eta Ulma Fundazioaren artean. Laneratuz da programaren izena.
Lankidetza programa horrek bi ardatz nagusi izango ditu: bat da Bidebarri enpresan laneratze prozesua amaitzen duten pertsonak aldi baterako kontratatzeko Ulma Taldearen konpromisoa. Eta bestea da Oñatiko 50 langile baino gutxiago dituzten enpresa txikiei zuzendutako diru laguntza bat, laneratze prozesua amaitzen duten pertsonak aldi baterako kontratatzeko. Diru laguntza horretarako baliabide ekonomikoak Udalak eta Ulma fundazioak jarriko ditu.
 
Laneratuz programaren hitzarmena bihar goizean sinatuko dute hiru aldeek, Olaburun.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak