Eguenean egingo dute bilera Aldundiko eta udaleko ordezkariek garraio publikoaz berba egiteko

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko abe. 12a, 11:25
Udaletxeko sarreran daude jarrita mahaiak eta orriak sinadurak batzeko

Oñatiko Udala aste honetan bilduko da Foru Aldundiko arduradunekin garraio publikoaren inguruko proposamen zehatz bat eta jasotako 1.500 sinadurak helarazteko. Bide-mugikortasunaren inguruko beste aztergai batzuk ere helaraziko dizkiote Aldundiari. Sinadurak emateko azken eguna abenduak 13 da.

Oñatiko Udal Gobernuak jakinarazi duen moduan, eguen goizean Gipuzkoako Aldundiko ordezkariekin bilera egingo dute eta garraio publikoaren inguruko proposamen zehatza egingo diete. Batu dituzten 1.500 sinadura baino gehiago ere helaraziko dizkiete.

Oñatiko Udalabatzak urrian onartu zuen mozio bat non Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen zitzaion garraio publikoan ezarritako zerbitzu murrizketak bertan behera utzi eta Oñati-Eskoriatza eta Oñati-Eibar lineak berrezarri zitzala. Autobus lineak kendu izanaren kontrako sinadura bilketari ere ekin zion urriaren 30ean eta bihar, abenduak 13, da sinadura emateko azken eguna. Udaletxeko sarreran daude sinadurak batzeko orriak. Oraingoz 1.500 baino gehiago jaso dituztela dio Udal Gobernuak.

Aldundiko ordezkariekin aste honetan egingo duten bileran foru eskumeneko bide-mugikortasunaren inguruko beste aztergai batzuk ere helaraziko dizkiete udal ordezkariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak