Bukaera polita eman diete Oñatiko pilotariek Herriarteko txapelketari

Maider Arregi 2017ko eka. 10a, 18:25

Pozik itzuli dira oñatiar pilotariak Ataunen atzo jokatutako Herriarteko itzuliko norgehiagoka jokatuta. "Hirutik bi partidu irabazi ditugu eta pozik gaude; irudi onarekin bukatu dugu denboraldia eta", azaldu du Josu Osa entrenatzailek.

Kadete mailan 22-15 irabazi dute; jubeniletan, aldiz, 22-1 eta helduen mailan 11-22 galdu dute. Hala ere, pozik azaldu dira emandako mailarekin: "Talde ona daukagu eta pozik gaude Herriarteko txapelketa itxura onarekin bukatuta", azaldu du Josu Osak. "Pilota eskolan 75 pilotari dabiltza eta kategoria guztietan ordezkoak ere baditugu; orohar,  balorazio oso positiboa egiten dugu hurrengo urteetan ere taldeak sortzea delako helburua", argitu du Osak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak