25 urte beteko ditu espetxean Joseba Arregi 'Azpilleta'k

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko mar. 3a, 11:30
Arantzazuko auzo etxean elkartu ziren auzotarrak otsailaren 19an .

Harekin auzoan bizi izandako istorioak jasotzen hasi dira auzotarrak, "etxeratzeko garaia dela" aldarrikatzeko. Egun Alacanteko (Villena) espetxean dago, Oñatitik 780 kilometrotara. Martxoan 71 urte beteko ditu.

Arantzazu auzoko Azpilleta baserriko Joseba Arregik 25 urte beteko ditu espetxean martxoaren 29an. Urteurren horri lotuta, ekitaldia egingo dute apirilaren 1ean Foruen plazan eta auzotarrek ere parte hartu gura dute.

Arregik Arantzazun hango auzotarrekin bizitako istorioak, abenturak, harremanak, auzolanak eta antzerako testigantzak jaso gura dituzte. Eta dagoeneko hasi dira horretan. Arantzazuko hainbat auzotarrek kamara aurrean kontatu dute Arregi nolako umea zen edo gaztetan harekin bizi izandako anekdotak. Otsailaren 19an elkartu ziren auzotarrak Arantzazuko auzo etxean, eta talde argazkia ateraz gain, testimonioak grabatu zituzten. Han grabatutakoa muntatzen ari dira orain, asmoa guztia ikus-entzunezko baten jasotzea da-eta. Egindako produktu hori apirilaren 1erako egongo da prest. Egun horretan ekitaldia egingo dute "etxeratzeko garia dela" aldarrikatzeko eta ekitaldi hor erakutsiko dute orain egiten ari diren lana.

780 km.

Joseba Arregi Bidarten (Lapurdi) atxilotu zuten 1992an, ETAren logistika arduraduna izatea leporatuta. Hamar urteko kondena bete zuen Frantzian eta 2000. urteko azaroaz geroztik Espainiako kartzela ezberdinetan egon da preso. 25 urte guztira. Egun Alacanteko (Villena) espetxean dago, Oñatitik 780 kilometrotara. Martxoan 71 urte beteko ditu. "Lege judiziala aplikatuko baliote, eta ez 7/2003 lege politikoa, 70 urterekin kalean egongo litzateke", dio Joseba Arregiren bikoteak, Nekane Basaurik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak