api 18, 17:53 Aretxabaleta
Liburuaren Nazioarteko Eguneko ekitaldiak apirilaren 26rako iragarri ditu Udaleko Kultura Sailak. Haiku erronka dago deituta ordurako, eta aurkeztutakoak irakurriko dituzte; liburu-truke azoka egingo dute, norberak eroandako liburuak trukatzeko.
api 18, 15:46 Eskoriatza
Joan den zapatuan, apirilaren 13an, musika eskolan dantzak ikasten diharduen helduen taldeak Gorosarri Dantza Taldearen izena hartu eta Debagoieneko Dantzari Egunean parte hartu zuen, Arrasaten, Eskoriatzako txistulari taldea lagun izanda.