Bailarako dantzarien topagune izan da Arrasate

Eneko Azurmendi Barrena api 15, 19:00

HEMEN DEBAGOIENA

Debagoieneko Dantzari Egunak 170 dantzari inguru batu zituen Arrasaten, zapatuan. Antzuolako Oinarin, Aretxabaletako Leizarra, Oñatiko Oñatz, Arrasateko Txikitxu Arrostaitz eta Lore Gazteak –antolatzaileak–, eta aurten lehenengoz, Eskoriatzako Gorosarri elkartu ziren. Eguraldia lagun, sekulako giroa sortu zuten kaleetan zein plazaren bueltan.

Algaraka bakarrizketa lehiaketan zabalik dute izena emateko epea

Larraitz Zeberio Lekuona api 16, 09:04 Bergara

HEMEN DEBAGOIENA

Maiatzean jokatuko da Algaraka bakarrizketa lehiaketa. Babesle eta laguntzaile askorekin baina Bergarako Jardun Euskara Elkartea eta Goiena Komunikazio Taldea dira antolatzaileak. Hala, lau saiotik bi Debagoienean jokatuko dira; lehenengo kanporaketa eta finala. Bakarrizketariek izena emateko aukera dute orain, egubakoitzera arte. Algaraka.eus atarian  egin daiteke. Jarduneko Maitane Arizabaleta eta Goienako Oihane Agirre izan dira Hemen Debagoiena saioan.

Espaloia kafe antzokia, Elgeta
Bergarako udaletxea, Bergara
Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta