api 20, 09:47 Aretxabaleta
Aretxabaletako plaza jendez bete zen atzo, egubakoitza, Kataluniako Vilafranca del Penedes herritik etorritako Castellers de Vilafrancakoek osatu zituzten giza gaztelu edo Castellersak ikusteko. Lauzpabost gaztelu egin zituzten, denak ezberdinak, eta bertaratutakoek gozatu ederra hartu zuten.
api 19, 17:16 Arrasate
Arrasateko Nick Linbött talde berriaren estreinako kontzertua izango da bihar, zapatua, Irati tabernan, 19:00etan. Eskarmentu handiko sei lagunek osatzen dute Nick Linbött, eta rock-and-roll bizia izango da taldearen ardatza, nahiz eta zenbait aldaerarekin bustitako piezak sortu dituzten.