1889ko organoa, berrituta eta dagokion lekuan muntatuta

Jokin Bereziartua Lizarazu api 25, 16:48 Bergara

Bi urte eta erdiz Lyonen (Frantzia) modu artisauan berritu ostean, 1889ko Stoltz Freres organoa apirilaren 12an heldu zen San Pedro parrokiara. Ordutik, buru-belarri aritu dira lanean Michel Jurine enpresako langileak muntaketa lanetan, eta gertu dago; ekainaren 29an, San Pedro eguna, kontzertu berezia emango dute. Gaur, bisita egin dute, lanei jarraipena egiteko.

Gaur abiatuko da Eskoriatzan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Eneko Azkarate Laspiur api 25, 09:30 Antzuola   Eskoriatza

Eskoriatzako Zaldibar antzokian hasiko da gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. 19:00etatik aurrera zortzi bertsolari ariko dira nor baino nor gehiago; horien artean debagoiendar bat: Jon Mata antzuolarra.

Espaloia kafe antzokia, Elgeta
Haurren liburutegia, Oñati
Zaldibar antzokia, Eskoriatza