Extremadurako elkarteak Bergaran, abenduaren 11n

  Kultura  Debagoiena

Extremadurako elkarteak Bergaran, abenduaren 11n

Euskal Herriko Extremadurako elkarteen eskutik Gabon kantuen jaialdia izango da hurrengo zapatuan, abenduaren 11n, Udal Pilotalekuan, 17:30ean. Hamar elkartek hartuko dute parte jaialdian.

Danbakako laugarren edizioko taldeen aurkezpen eta zuzeneko bideoak

  Kultura  Debagoiena  Elgeta

Danbakako laugarren edizioko taldeen aurkezpen eta zuzeneko bideoak

Danbaka lehiaketako laugarren edizioa azken txanpan sartuta dago. Zuzeneko bakarra gelditzen da, abenduaren 17an egingo dena Elgetako Espaloia Antzokian. Dagoeneko baina, zuzeneko eskaini dituzten taldeen kontzertuak eta aurkezpen bideoak Danbakak duen youtubeko kanalean dituzue ikusgai (falta direnak laster sarean): www.youtube.com/danbaka

Aberastasun musikala, abenduan gaztetxean

  Kultura  Arrasate

Aberastasun musikala, abenduan gaztetxean

La Pulga, Mikel Urdangarin, NaizRoxa eta Fiachras Arrasateko gaztetxean izango dira abenduan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan. Kontzertu guztiak dira 22:00etan, bost euroren truke. Arrasate Irratian sarrerak izango dira zozketan.

'Hatsaren kulunka' liburua aurkeztuko dute gaur, eguaztena

  Kultura  Arrasate

'Hatsaren kulunka' liburua aurkeztuko dute gaur, eguaztena

Joan den urteko Literaturako Nobel saridun Herta Müller idazlearen lanaren itzulpena da. Ibon Uribarrik itzuli du, AEDk urtero ematen duen Jokin Zaitegi bekari esker. Arrasate Irratian elkarrizketa egin diote eta hemen duzue entzungai.

Olentzero & Co musikala hilaren 11n estreinatuko da

  Kultura  Arrasate  Bergara  Debagoiena

Olentzero & Co musikala hilaren 11n estreinatuko da

Arrasateko Amaia antzokian estreinatuko da ikuskizuna abenduaren 11n, zapatuan. Sarrerak erritmo onean ari dira saltzen eta agortzeko bidean dira, baina, oraindik batzuk eskura daitezke. Entsegu orokorra Bergaran, domekan, egin zuten eta bertako neska-mutikoek inork baino lehen musikala ikusteko aukera izan zuten. Guztiek ere asko disfrutatu zuten euskal mitologia eta Brodway-ko zein Disney faktoriako pertsonaiak batzen dituen ikuskizunarekin.

Olentzero & Co! musikalaren entsegua

  Kultura  Bergara

Bergaran egin zuten entsegua umeen aurrean.

»» Ikusi argazki guztiak (55)

Debagoieneko Trikitilari Eguna maiatzaren 7an ospatuko da Aramaion

  Kultura  Aramaio

Debagoieneko Trikitilari Eguna maiatzaren 7an ospatuko da Aramaion

Debagoieneko Trikitilari Eguna Aramaion ospatuko da datorren maiatzaren 7an. Trikikalejira elkartea arduratuko da antolaketaz. Gaur egun adin guztietako 60 lagun inguru batzen dira herriko trikitilarien inguruan; Josune eta Gurutze Uribarren ahizpek ematen dituzte eskolak, Josunek panderokoak eta Gurutzek soinukoak, hain justu.

Anjel Lertxundi: ''Hausnarketak egiten ditudanean ere narratzaile sena irtetzen zait''

  Kultura  Arrasate

Anjel Lertxundi: ''Hausnarketak egiten ditudanean ere narratzaile sena irtetzen zait''

Arrasateko Kulturaten egiten dituzten literatura solasaldien atzoko saioan, gonbidatu berezia izan zuten: Anjel Lertxundi, Saiakera Sari Nazionalaren azken irabazlea. Eskarmentuaren paperak lanagatik irabazi du oriotarrak  sari hau, eta lan hori eta literaturari buruzko beste hainbat konturi buruz jardun zuen Arrasaten.

Xabier Amuriza Arrasaten, Literaturjauziak ekimenaren barruan

  Kultura  Arrasate

Xabier Amuriza Arrasaten, Literaturjauziak ekimenaren barruan

AED elkarteak antolatutako Literaturjauziak ekimenaren barruan, euskara batuaren gainean hitzaldia egitera etorri zen atzo (martitzena) Amuriza. Arrasate Irratian egindako elkarrizketa duzue hemen entzungai.

610 liburu daude ikusgai Euskarazko Unibertsitate-Liburuen erakusketan

  Kultura  Arrasate

610 liburu daude ikusgai Euskarazko Unibertsitate-Liburuen erakusketan

Mondragon Unibertsitateak eta Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak, EIREk, Euskarazko Unibertsitate-Liburuen VI. erakusketa antolatu dute. Erakusketa Mondragon Unibertsitateak Arrasaten duen fakultateko liburutegian izango da gaurtik egubakoitzera bitartean.

 

Durangoko azoka berbagai

  Kultura  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Durangoko Azoka, Jon Irazabal zuzendariarekin

Klown ikastaroa emango du Oihulari Klownek zubian

  Kultura  Debagoiena

Klown ikastaroa emango du Oihulari Klownek zubian

Klown eta Emozio ikastaroa emango du Oihulari Klown taldeak Bergarako Aibar baserrian, mantenu osoko erregimenean. Abenduaren 6an, 7an eta 8an izango da, eta 25 ordukoa izango da. Virginia Imaz izango da animatzailea.

Fly Shit talde mitikoak disko berria kaleratu du

  Kultura  Bergara

Fly Shit talde mitikoak disko berria kaleratu du

Fly Shit talde bergararrak 15 urte daramatza agertokian gainean. Hirugarren lana kaleratu berri dute: Arnas bakoitzeko ernetzen. Guztira, 10 abesti batzen ditu azken lanak. Abestietan, ohiko erritmo azkarrak eta hard corea da nagusi. Xabi Labaienekin grabatu dute Bergaran bertan.