Saltzaileak eta erosleak gustura Azokako hirugarren egunean

  Kultura  Debagoiena

Saltzaileak eta erosleak gustura Azokako hirugarren egunean

Hirugarren egunean erotismoak protagonismoa izan du. Areto Nagusian Manex Rekartek egindako tailerrak esaterako, jendetza erakarri du. Bihar, abenduaren 7an, Durangoko Azoka zuzenean, Azoka Telebistaren bitartez izango duzue ikusgai. Besteak beste, erotismoa sortzaileen begietan izeneko mahaingurua izango da areto nagusian. Hizlariak: Gose taldeko Ines Osinaga, Ivan del Campo zine zuzendaria, Edorta Jimenez idazlea, Kattalin Miner (Queer) eta Jon Arano (komikia).

Hemen duzue biharko Durangoko Azokako egitaraua oso osorik.

Azokako bigarren egunean jendetza

  Kultura  Debagoiena

Azokako bigarren egunean jendetza

Xabier Lete euskal kantaria eta Kurdistan izan dira Durangoko Azokako bigarren egunean protagonista. Ahotsenea eta Haur Literatura aretoa gaur zabaldu dituzte eta jendea erakarri dute. Bihar ere zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue streaming bidez Azokan jasotzen dugun guztia.

Hemen duzue  Durangoko Azokako egitaraua oso osorik.

'Olentzero & Co!' musikalaren estreinaldi arrakastatsua

  Kultura  Debagoiena

'Olentzero & Co!' musikalaren estreinaldi arrakastatsua

Eibarko Coliseoan izan zen estreinaldia zapatuan eta bi izan ziren eskaini zituzten emanaldiak: bata17:30ean eta bestea 20:00etan. Bietan bete zen Coliseoa.

Xabier Lete omendu dute Durangoko Azokan

  Kultura GAURKOAK None

Euskal Herriko Kantuzaleen elkarteak Xabier Leteri omenaldia egin diote eguerdian Landako-guneko plazan. Xalbadorren heriotzean abestu dute bertaratu direnak. Xabier Lete (Oiartzun, 1944) euskal idazle, poeta eta kantari ezaguna atzo gauean, 21.30ean, hil zen 66 urte zituela. Poeta zen, eta kantaria ere bai, batzuetan bereak kantatuz, eta baita aspaldiko bertsoak berreskuratuz. Bere kantuak beste kantari batzuen ahotsetan ere entzunak ditugu.

Xabier Lete gogoan

  Kultura GAURKOAK None

Xabier Lete (Oiartzun, 1944) euskal idazle, poeta eta kantari ezaguna hil zen atzo gauean, 21.30ean, 66 urte zituela. Poeta zen, eta kantaria ere bai, batzuetan bereak kantatuz, eta baita aspaldiko bertsoak berreskuratuz. Bere kantuak beste kantari batzuen ahotsetan ere entzunak ditugu. 

'Harry Potter y la piedra filosofal' filma domekan

  Kultura  Aramaio

'Harry Potter y la piedra filosofal' filma domekan

Harry Potter y la piedra filosofal filma eskainiko dute domekan, hilaren 5ean, kultura etxean. Ohi bezala 17:00etan izango da emanaldia. Film luzea da, 147 minutuko iraupena duena.

Gaurko antzerki emanaldia, bertan behera

  Kultura  Aramaio

Euskararen Eguna ospatzeko, Kanpaiak jo bitartean antzezlana iragarrita zegoen gaur gauerako, Aramaioko kultura etxean. Emanaldia bertan behera geratu da eguraldiak sor ditzakeen eragozpenengatik.

Antzuolako nagusien 1.084 pasarte kontsultatu daitezke ahotsak.com webgunean

  Kultura  Antzuola GAURKOAK None

Badihardugu Euskara Elkartekoek ahotsak.com webgunea aurkeztu dute Antzuolan. Orain bi urte egin zuten lehenengoz proiektuaren aurkezpena, baina oraingoan, besteak beste, lanaren edukia eta erabilera-aukerak azaldu zizkieten Torresoroan bildutako nagusiei.

Antzuolako nagusien 1.084 pasarte kontsultatu daitezke ahotsak.com webgunean

  Kultura  Antzuola

Antzuolako nagusien 1.084 pasarte kontsultatu daitezke ahotsak.com webgunean

Badihardugu Euskara Elkartekoek ahotsak.com webgunea aurkeztu dute Antzuolan. Orain bi urte egin zuten lehenengoz proiektuaren aurkezpena, baina oraingoan, besteak beste, lanaren edukia eta erabilera-aukerak azaldu zizkieten Torresoroan bildutako nagusiei.

Euskararen aldeko apustua berretsiko dute gaur gurean

  Kultura  Debagoiena

Euskararen aldeko apustua berretsiko dute gaur gurean

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi ugari antolatu dituzte gaurko, egubakoitza, Debagoienean. Askotariko ekimenak egingo dituzte bailara osoan; batzuetan, elkarteek gertatutakoak izango dira eta beste batzuetan, berriz, erakundeek eta ikastetxeek. Azken horren adibide da Mondragon Unibertsitateak gertatu duen Euskararen Astea.

Euskarazko hitzik ederrena zein den galdetu diegu Oñatiko Herri Eskolakoei. Hemen erantzunak:

'Hatsaren Kulunka' eleberria aurkeztu dute

  Kultura  Arrasate GAURKOAK None

.

'Ahotsak.com' aurkeztuko dute Torresoroan

  Kultura  Antzuola

Badihardugu euskara elkartekoek ahotsak.com proiektua aurkeztuko dute gaur, Torresoroan, 18:30ean. Lanaren edukia eta erabilera-arauak azalduko dituzte. Orain dela urte batzuk aurkeztu zuten proiektua lehenengo aldiz; orain, azkenaldian egin dituzten grabazioen berri emango dute.

'Punto final. Ultima testigo' liburua aurkeztuko dute

  Kultura  Arrasate

'Punto final. Ultima testigo' liburua aurkeztuko dute

Frankismoaren diktaduran tratu txarrak jasan zituztenen lekukotzekin idatzitako liburua da 'Punto final. Ultima testigo' liburua.  Gaur, eguena, aurkeztuko dute Kulturaten 19:00etan. Liburuan agertzen diren bi lekuko egongo dira aurkezpenean, Juan Ramon Garaikin batera.

Gariren emanaldia domekan Bergaran

  Kultura  Debagoiena

Gariren emanaldia domekan Bergaran

Iazko udazkenean kaleraturako 16 lore diskoko kantuekin etorriko da Gari domekan Bergarara. Zabalotegiko aretoan izango da emanaldia, 19:00etan.

Aramaioko bertso eskolak 13. urteurrena ospatuko du hurrengo aste bukaeran

  Kultura  Aramaio

Aramaioko bertso eskolak 13 urte bete ditu aurten. Nahiz eta orain arte urteurrenaren aitzakian ospakizunik ez egin, aurtengoa urte berezia da bertso eskolarentzat: 2010eko Arabako koadrila arteko bertso txapelketa irabazteaz gain,  indartuta dago (3 talde, adin guztietako jendea, herriko bizitzan duen parte hartzea…). Hala, abenduaren 10 eta 11n, barikuan eta zapatuan, makina bat ekintza izango dira bertso-zaleendako: